Emakumeen Etxearen udako oporrak

Uztailaren 22tik abuztuaren 31a arte Emakumeen Etxea itxita egongo da. Irailaren 1ean zabalduko ditu berriro ateak, ohiko ordutegiarekin: Astelehen eta ostiralak: 9:00-13:00 Astearte, asteazken eta ostegunak: 16:00-20:00

Oarso 2021 aldizkaria, dagoeneko eskuragarri

Oarso aldizkariaren bigarren garaiko 56. zenbakia salgai dago herriko liburu-denda eta kioskoetan eta gainerako puntu laguntzaileetan: Erdigunea: Alamedako kioskoa, Bitxi kolore, Bixen kioskoa, Etxenike loteria-denda, Hostoak kopia-denda, Maitexa estankoa, Mirentxu liburudenda, Morrongileta kioskoa, Josemi kioskoa, Xenpelar kioskoa, Xenpelar kultur denda, Zumardi kioskoa, Txusti. Fanderia: Marian liburudenda Oarso 2021 aldizkariaren aurkezpena Iztieta: Razquin estankoa, Urtzi Kioskoa … Jarraipena

Gerakineko hiru milioi euro erabiliko ditu Udalak proiektu estrategiko berriak abian jartzeko eta dagoeneko martxan dauden batzuei bultzada emateko

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Maite Gartzia, alkateordea; Aizpea Otaegi, alkatea; Garazi Lopez de Etxezarreta, Ogasuneko zinegotzia. Hirigintza eta Hiri Mantenuko obrak, Garapen Ekonomikoa, Ingurumena eta Mugikortasuna eta Modernizazioa izango dira proiektu hauen atzean dauden departamentuak. 2020ko kontuak ixtearekin batera gerakinaren zenbatekoa ezagutu zen. Momentu hartan 6,8 miloi euroko gerakin bat zuen Udalak eta, 2020 urtetik zetozen … Jarraipena

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Murchanten jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko

Murchanten emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du aste honetan Murchanten gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu … Jarraipena

Oarso 2021 aldizkariaren aurkezpen irekia egingo dute datorren ostiralean

Argazkia: Iazko aurkezpena Aurkezpen honetara joateko gonbidapenak uztailaren 15era arte eska daitezke posta elektronikoz artxiboa@errenteria.eus helbidera idatziz edo 943 449610 telefonora deituz Uztailaren 16an, ostirala, 18:30ean, Merkatuzarreko José Luis Caso aretoan (sarrera plazatik) Oarso aldizkariaren bigarren garaiko 56. zenbakiaren aurkezpena egingo da. Uztailaren 17tik aurrera, larunbatetik aurrera, salgai egongo da herriko liburu-denda eta kioskoetan eta … Jarraipena

Ekainaren 28an, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala

52 urte igaro dira Stonewallen lesbiana, gay, trans eta trabestiak poliziaren aldetik jasaten zituzten jazarpena eta xantaiaren aurrean erreboltatu zirenetik: data hori mugarri bihurtu zen LGTBIQ+ pertsonen borrokan. 10 urte beranduago, 1979ko ekainaren 10ean, polizia batek Antonio Vicente Santa María (Francis) hil zuen Errenteriako diskoteka batean, trabesti izateagatik. Ekainaren 28 horretan LGTBIQ+ pertsonek eta kolektiboek … Jarraipena

Errenteriako Udalak terrazak jartzeko ordutegia malgutu du

Egungo osasun-egoerak eta ostalaritza-sektorean eragiten duten edukiera-murrizketek eragin dute terrazak jarduera modu seguruan garatzeko gune izatea erabiltzaileentzat. Hori dela eta, Udalak 7:30etik 1:30era terrazak jartzeko baimena emango die horretarako baimena duten establezimenduei. Ordutegi berri hori asteko egun guztietan aplikatuko da, jaiegunak barne.

Txirrita Parkea eta ingurunea hobetzeko jarduketek aurrera darraite

Txirrita Parkean eta ingurunean burutu diren jarduketei amaiera emango zaie Miguel Alduntzin kalea zolatuta eta 12 etxebizitza eraikita Udalak tramitatu du baimena 12 etxebizitza eraikitzeko 2019an onartutako Xehetasun Azterketatik sortutako titulartasun pribatuko partzelan. Azterlan honek berrantolatzen zuen espazioa bi partzelatan: bata, pribatua, aipatutako eraikin hau hartuko duena eta, bestea, Udalarena, mantenduko duena egungo espazio berdea, … Jarraipena