Datorren astean Agustinak, Gabierrota eta Olibet-Ugarritzeko auzo batzarrak egingo dituzte

Auzo batzarrak hasi dira eta datorren astean Agustinak, Gabierrota eta Olibet-Ugarritzeren txanda izango da. Agustinetako batzarra astelehenean, azaroak 8, izango da, 18:30ean, bertako auzo elkartean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Xabier Sánchez zinegotziek parte hartuko dute. Asteartean, azaroak 9, Gabierrotako bilera izango da, 18:30ean, Laguntasuna Auzo Elkartean, Aizpea Otaegi alkatearen eta Bernar … Jarraipena

Agintaldi planaren balantzea egin dute

Agintaldi planaren balantzea egin dute gaur goizean Lekuona Fabrikan. Bi urte igaro dira 2019-2023 legealdia hasi zenetik. Covid-19ak markatutako epea izan da, eta Aizpea Otaegi alkateak agintaldiaren hasieran hartutako konpromisoen berri eman du, eta gogoratu du nolakoa izan den, orain arte, pandemiaren kudeaketa udalerrian. Izan ere, Otaegik adierazi duenez, “pandemiaren kudeaketak, aurreikusi gabeko hainbat neurri … Jarraipena

Udalak martxan jarri ditu 2021 urteko Enplegu Planak

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Fernando Nebreda, Oarsoaldea Garapen Agentziaren zuzendaria; Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea; Alazne Korta, Giza Baliabideetako zinegotzia, eta Patxi Arrazola, Oarsoaldea Garapen Agentziako Enplegu Sailaren zuzendaria. • Lan eskaintzak Lanbideren web orrian azaltzen hasi dira • Edozein planetan sartzeko, beharrezkoa izango da Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea • Gazte Enplegu Planaren kasuan, baita … Jarraipena

Errenteriako Udalak agintaldiko planaren balantzera deitu ditu herritarrak

Errenteriako Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu agintaldi planaren balantze ekitaldian parte hartzera. Bilkura datorren asteko larunbatean, urriaren 30ean, 11:00etan, izango da Lekuona Fabrikan. Izena aldez aurretik eman behar da. 2019 urtean hasi zen agintaldirako plana duela bi urte aurkeztu zen. Orain, berriz, udal gobernu taldeak dokumentu horretan hartutako konpromisoen egoera aztertu eta COVID-19ak eragindako … Jarraipena

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Gasteizen jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko

Gasteizen emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du aste honetan Gasteizen gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu … Jarraipena

Errenteriako Udal Gobernu Taldeak 2022rako ordenantza fiskalen proposamena aurkeztu du

Ezkerretik eskuinera: Garazi Lopez de Etxezarreta, Ogasun zinegotzia; Aizpea Otaegi, alkatea, eta Maite Gartzia, alkateordea. • Pandemia testuingurura eta gaur egun bizi dugun errealitatera egokitzen den KPIaren azpitik dagoen %1,5a aplikatzea proposatzen da • 2022rako ordenantza fiskalen proposamena aurkeztu du udal gobernu taldeak ostiral honetan. KPIaren igoera atipikoa alde batera utzi eta egonkortzat jotzen den … Jarraipena

Beraungo estadioa birgaitzeko lanak amaitu dira eta herritarrentzat erabilgarri dago berriro

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Goizane Alvarez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaria; Rafaela Romero, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua; Aizpea Otaegi, alkatea; Eneko del Amo, Hirigintza zinegotzia; eta Maite Gartzia, Kirol zinegotzia. • Fase honetan belar artifiziala berritu da, futbol 7ko zelai berria jarri da, atletismoko pisten zoladura berritu da eta kirol-ekipamendu berriak jarri dira • Nahi … Jarraipena

Errenteriako Emakumeen Etxeak hainbat jarduera aurkeztu ditu ikasturte berriarekin

Errenteriako Emakumeen Etxeak irailaren 1ean ireki zituen berriro ateak eta ikasturte berrirako hainbat ekimen aurkeztu eta gogorarazi nahi ditu. Irailaren 7tik aholkularitza zerbitzu guztiak martxan dira berriro, baina doikuntza batzuk egin dira egun eta ordutegietan: – Norbanakoaren jabekuntzarako gunea, asteartetan, 16:00-18:00. – Orientazio juridikoa, asteartetan, 18:00-20:00. – Norberaren zaintza psikologikorako eta sexualerako gunea, ostegunetan, 17:00-19:00. … Jarraipena

Datorren astetik aurrera ohiko ordutegian jardungo du ZU! Zure Udala arreta zerbitzuak

Datorren astetik aurrera ohiko ordutegian jardungo du ZU! Zure Udala arreta zerbitzuak: • Astelehenetan: 7:30-14:00 • Asterarte eta ostegunetan: 7:30-19:00 • Asteazken eta ostiraletan: 7:30-15:00 Arratsaldetan tramiteak egiteko beharrezkoa izango da hitzordua hartzea. Goizez aukerakoa da. Aurretiko hitzordua telefono bidez eska daiteke 010 eta 943 449 600 zenbakietan eta baita udaletxean bertan ere.