Errenteriako Udalak 1,3 milioi euro bideratuko ditu zaintza duintzeko, garapen ekonomikorako, ingurumenerako eta digitalizaziorako

Ezkerretik eskuinera: Garazi Lopez de Etxezarreta, Ogasun zinegotzia; Aizpea Otaegi, alkatea; Maite Gartzia, alkateordea Errenteriako Udalak 1.3 milioi euro jaso ditu Covid-aren krisiaren ondorioak arintzeko autonomiei zuzendutako ezohiko funtsaren bidez Kopuru hau 2022 urterako onartu zen aurrekontuari gehitzen zaio 4 ardatz nagusi marraztu ditu dirua erabiltzeko eta hauen onarpena martxoko udalbatzan bozkatuko da: zaintza lanak … Jarraipena

Udalerriaren irisgarritasun plana eguneratzeari ekin dio Errenteriako Udalak

Errenteriako Udala Udalerriko Irisgarritasun Plana eguneratzen hasi da. Une honetan, inkesta bat Internet bidez betetzeko eskatu die herritarrei, diagnostikoa osatzeko helburuarekin. Plan horrek Errenteriako irisgarritasunaren egoera ebaluatuko du, bai eta udalerriko irisgarritasunaren arloko jarduketa garrantzitsuenak ere, hiri-inguruneak, espazio publikoak, udal-eraikinak, garraio publikoa eta informazio-sistemak pixkanaka egokitzeko. Udalaren lehen irisgarritasun-plana 2003. urtean egin zen, eta 2011. … Jarraipena

Erakunde adierazpena, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 46. urteurrena dela eta

Otsailaren 25ean, ostirala, onartutako adierazpen instituzionala: 2022ko otsailaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa sortu zeneko berrogeita seigarren urteurrena ospatuko du Saharako herriak. 46 urte dira Mendebaldeko Sahara okupatu zutela eta Saharako herriaren borroka hasi zela. Hala ere, egoera ez da konpondu oraindik, eta giza eskubideak urratu egiten zaizkie hala lurralde okupatuetan bizi direnei nola Tindufeko … Jarraipena

Trafiko aldaketak eta afekzioak inauteriak direla eta

Inauteriak direla-eta, trafikoaren inguruko hainbat neurri ezarri ditu Udaltzaingoak otsailaren 27rako. Desfilearen ibilbidea Desfilea igandeko 11:00etatik 15:00etara izango da eta hau izango da ibilbidea: Pontika-Arramendi pasealekua – Errioxa biribilgunea – Tulle – Mª de Lezo – Xenpelar – Biteri –Nafarroako biribilgunea–Nafarroako etorbidea – Galiziako biribilgunea – Nafarroako etorbidea– Zumardia- Santa Klara biribilgunea (Matxain). Zirkulazioaren gaineko … Jarraipena

Zuzenean jarraitu ahal izango da datorren astearteko udalbatzarra, online

Datorren asteartean, hilak 22an, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko Osoko Bilkura egingo dute. Saioa telematikoa izango da eta, publikotasuna bermatze aldera, zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez, honako esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. Udalbatzak 2022ko urtarrilaren 25ean eginiko ohiko osoko bilkurari dagokion bideo-akta, egoki bada, onartzea. (2021IUBA0001) 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak … Jarraipena

ETSk astelehenean, otsailaren 21ean, hasiko ditu Galtzaraborda aurrealdean Topoaren saihesbidea eraikitzeko lanak

Egun horretatik aurrera, geltokiaren ondoan dagoen parkea obrako etxolak eta metaketa-guneak instalatzeko okupatuko da, obrak amaitu arte Garraio Sailak, ETS erakunde publikoaren bitartez, datorren astelehenean, otsailaren 21ean, hasiko ditu Galtzarabordan Altza eta Pasaia Errenteriako auzo horrekin lotuko dituen lurpeko trenbide saihesbidea egiteko obrak. Horren ondorioz, inguru horretan bizi diren topoaren erabiltzaile guztiek 7,5 minutuz behingo … Jarraipena

Papresak konpromiso zehatzak hartu ditu Udalarekin, zarata eta kamioien trafikoa berehala hobetuko dutenak

Argazkian: Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea, eta Miguel Sanchez, Papresako zuzendaria. Papresa gure udalerriko eragile ekonomiko garrantzitsua da. Duela gutxi Alemaniako industria-funts batek erosi zuenetik, CEO berriak zuzentzen du, eta eraldaketa-prozesu garrantzitsu batean murgilduta dago. Prozesu horrek 50 milioi euroko inbertsioa dakar, eta afekzioak eragiten ari da, Papresak Errenteriako hirigunean duen salbuespenezko kokapenaren ondorioz. Bizikidetza hobetzeko … Jarraipena

Merkataritza eta Ostalaritzako Aholku Kontseilu berria formalizatu da

Gainerako kontseiluekin homologatzeko eta merkatarien, ostalaritzaren eta Udalaren artean egindako lanean sakontzen jarraitzeko formalizatu da. 2019an, merkataritza eta ostalaritzako mahaia jarri zuten abian Errenteriako Udalak, Errenkoaldek, Errenteriako Merkatuko Merkatarien Elkarteak (EMKT), Ostari elkarteak, merkatari independenteen talde batek eta Oarsoaldea Garapen Agentziak. Lanerako eremu gisa sortu zen mahai hori, eta funtsezkoa izan da, Errenteriako Merkataritza Berrindartzeko … Jarraipena

Sarriegi Plaza berrurbanizatzeko lanak aurrera doaz

Isidro Ansorena garajeetako kontzesionarioek hainbat obra egin dituzte eraikinaren estalkia iragazgaizteko eta urik sar ez dadin. Obrak egin ahal izateko, gainean zegoen Sarriegi plaza osoa altxatu behar izan zen. Garajeetako lanak amaitu ondoren, Udalak iazko irailean ekin zien plaza hori berrurbanizatzeko lanei. Obrak 363.744,94 euroan esleitu ziren. Erritmo onean doaz lanak eta laster amaituko dira. … Jarraipena

Udalak Gizatea elkartearekin hitzarmena sinatu du laneratze-enpresa zein gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziei erreserbatutako kontratuak izan daitezkeen kontratuak identifikatzeko

Argazkian, ezkerretik eskuinera: June Polo, Gizateako Gipuzkoako ordezkaria; Aizpea Otaegi, alkatea; Joana Revilla, Gizatearen koordinatzailea, eta Iñaki Queralt, Kontratazio eta Ondarea zinegotzia. Errenteriako Udalak hitzarmena sinatu du Gizatea Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartearekin. Horren bidez, Gizatea elkarteak Udalaren kontratuak aztertuko ditu eta gizarte-inklusiorako erreserbatutako kontratuak izan daitezkeenak proposatuko ditu. Horrelako kontratuen berezitasuna da da … Jarraipena