Uztailaren 25a arte ez da TAO zerbitzurik egongo
Uztailaren 25a arte, hau barne, ez da TAO zerbitzurik egongo. Zerbitzua uztailaren 26an, astelehenean, berrezarriko da.
Uztailaren 25a arte, hau barne, ez da TAO zerbitzurik egongo. Zerbitzua uztailaren 26an, astelehenean, berrezarriko da.
Uztailaren 22tik abuztuaren 31a arte Emakumeen Etxea itxita egongo da. Irailaren 1ean zabalduko ditu berriro ateak, ohiko ordutegiarekin: Astelehen eta ostiralak: 9:00-13:00 Astearte, asteazken eta ostegunak: 16:00-20:00
Oarso aldizkariaren bigarren garaiko 56. zenbakia salgai dago herriko liburu-denda eta kioskoetan eta gainerako puntu laguntzaileetan: Erdigunea: Alamedako kioskoa, Bitxi kolore, Bixen kioskoa, Etxenike loteria-denda, Hostoak kopia-denda, Maitexa estankoa, Mirentxu liburudenda, Morrongileta kioskoa, Josemi kioskoa, Xenpelar kioskoa, Xenpelar kultur denda, Zumardi kioskoa, Txusti. Fanderia: Marian liburudenda Oarso 2021 aldizkariaren aurkezpena Iztieta: Razquin estankoa, Urtzi Kioskoa … Jarraipena
Argazkian, ezkerretik eskuinera: Maite Gartzia, alkateordea; Aizpea Otaegi, alkatea; Garazi Lopez de Etxezarreta, Ogasuneko zinegotzia. Hirigintza eta Hiri Mantenuko obrak, Garapen Ekonomikoa, Ingurumena eta Mugikortasuna eta Modernizazioa izango dira proiektu hauen atzean dauden departamentuak. 2020ko kontuak ixtearekin batera gerakinaren zenbatekoa ezagutu zen. Momentu hartan 6,8 miloi euroko gerakin bat zuen Udalak eta, 2020 urtetik zetozen … Jarraipena
Datorren asteartean, hilak 20ean, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko Osoko Bilkura egingo dute. Plenoa telematikoki egingo dute, eta, publikotasuna bermatze aldera, zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez, honako web-orrialde honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/
Irailaren 10a arte honako harrera ordutegia egongo da ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan: Astelehenetan: 7:30-14:00 Asteartetik-ostiralera: 7:30-15:00
Murchanten emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du aste honetan Murchanten gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu … Jarraipena
Argazkia: Iazko aurkezpena Aurkezpen honetara joateko gonbidapenak uztailaren 15era arte eska daitezke posta elektronikoz artxiboa@errenteria.eus helbidera idatziz edo 943 449610 telefonora deituz Uztailaren 16an, ostirala, 18:30ean, Merkatuzarreko José Luis Caso aretoan (sarrera plazatik) Oarso aldizkariaren bigarren garaiko 56. zenbakiaren aurkezpena egingo da. Uztailaren 17tik aurrera, larunbatetik aurrera, salgai egongo da herriko liburu-denda eta kioskoetan eta … Jarraipena
52 urte igaro dira Stonewallen lesbiana, gay, trans eta trabestiak poliziaren aldetik jasaten zituzten jazarpena eta xantaiaren aurrean erreboltatu zirenetik: data hori mugarri bihurtu zen LGTBIQ+ pertsonen borrokan. 10 urte beranduago, 1979ko ekainaren 10ean, polizia batek Antonio Vicente Santa María (Francis) hil zuen Errenteriako diskoteka batean, trabesti izateagatik. Ekainaren 28 horretan LGTBIQ+ pertsonek eta kolektiboek … Jarraipena
Egungo osasun-egoerak eta ostalaritza-sektorean eragiten duten edukiera-murrizketek eragin dute terrazak jarduera modu seguruan garatzeko gune izatea erabiltzaileentzat. Hori dela eta, Udalak 7:30etik 1:30era terrazak jartzeko baimena emango die horretarako baimena duten establezimenduei. Ordutegi berri hori asteko egun guztietan aplikatuko da, jaiegunak barne.