Udalak luzatu du 07:30etik aurrera terrazak eta mahaitxoak jartzeko baimena

Abuztuaren 18an dekretu bat eman zen uda sasoirako ordenantzan jasotako terrazak jartzeko ordutegia malgutzeko, osasun-krisia dela eta, salbuespenezko neurri gisa. Neurria positiboki baloratu denez, Udalak egokitzat jotzen du hura luzatzea, eta, beraz, hau ebatzi du: – Terrazak eta mahaitxoak jartzeko baimena duten ostalaritza eta jatetxe establezimenduek 07:30etik aurrera erabili ahal izango dituzte. Ordutegi hori asteko … Jarraipena

Udalak dinamizazio-programa bat jarri du abian 65 urtetik gorakoentzat

Azken hilabeteetan zaintzaren arloan garatutako bidean aurrera jarraituz, ekimen honek aukera emango du sozializazioko eta zahartze aktiboko espazio seguruak sortzeko. Errenterian 10.000 pertsonak ditu 65 urtetik gora, alegia, biztanleriaren % 25ek. COVID-19ak kolpe gogorra eman dio kolektibo honi. Izan ere, konfinamenduari eta errealitate berriari gehitu behar zaie lehen erabiltzen zituzten sozializazio-espazio ugari orain itxita daudela. … Jarraipena

Trafikoan aldaketak eta afekzioak Espainiako Txirrindulari Itzulia Errenteriatik pasako dela eta

Datorren asteartean, urriaren 20ean, Espainiako Txirrindulari Itzuliaren 1. etapa izango da eta Errenteriatik pasako da. Hori dela eta, aldaketak eta afekzioak egongo dira trafikoan eta garraio publikoan. Pasako den ordutegi ofiziala 13.15ean Lintzirinetik etorriko dira eta Errenteria GI-636tik gurutzatuko dute. 13.24ean irteera, Pasaia Antxora sartzen direla. (GI-636tik). Ibilbidea Errenteria GI-636tik egingo dute oso-osorik. Hau da, … Jarraipena

Covid-19ak Errenterian egunez egun duen eragina jasotzen duen taula argitaratu du Udalak

Udalak Covid-19k Errenterian daukan eragina laburbiltzen duen taula bat sortu du, astelehenetik ostiralera eguneratuko dena. Bertan, honako datu hauek jasoko dira, nahiz eta gehiago gehitu daitezkeen behar izanez gero: PCR probetan positibo eman duten pertsonen kopurua, PCR probetan positibo eman duten egoitzen erabiltzaileen kopurua eta itxitako ostalaritza-establezimenduen kopurua. Era berean, udal-instalazio edo zerbitzuren bat ixten … Jarraipena

Errenteriako Udalaren enplegu planek 160 kontratazio baino gehiago sustatuko dituzte

Errenteriako Udala lanean ari da Lanbideren bidez bideratuko diren bi enplegu planetan, zehazkiago, Enplegu plan orokorra eta Gazte enplegu plana dira prestatzen ari den ekimenen izenak. Bi plan hauen zati bat Lanbidek finantzatuko du, eta horien exekuzioa udalak egingo du Oarsoaldea garapen agentziarekin batera. Langabetuei bideraturiko 160tik gora postu hauek eskatu ahal izateko ezinbestekoa izango … Jarraipena

Matrikula zabalik dago Errenteriako euskaltegietan

Aurten eskaintza egoera berrira moldatu behar izan da. Segurtasun-tarte eta protokolo guztiak behar bezala bete ahal izateko, ikasgeletako aforoa murriztu da. Baina ikastaro aukera oso zabala mantendu da: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailako tituluak lortzeko taldeak izango dira eta astean 20, 15, 10 edo 5 orduko ikastaroak antolatu ditugu. Eskolak goizean, eguerdian … Jarraipena

Datorren astetik aurrera ohiko ordutegian jardungo du ZU! Zure Udala arreta zerbitzuak

Datorren astetik aurrera ohiko ordutegi berrian jardungo dira ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan. COVID-19aren ondorioz eta azkeneko hilabeteetan egin den moduan, Errenteriako Udalaren aurrez aurreko arreta aurretiko hitzorduarekin egingo dute. Hauek izango dira ZU! Zure Udala arreta zerbitzuaren artatze ordutegiak astearen egunaren arabera: • astelehenetan, 07:30etik 14:00etara • astearteetan eta ostegunetan, 07:30etik 19:00etara • asteazkenetan … Jarraipena

50 urteko elkarbizitzari omenaldia egingo zaio aurten ere

Aurtengo Madalenak bertan behera gelditu badira ere, jaien programan agertzen den 50 urteko elkarbizitza bete duten bikoteei egiten zaien omenaldia egin egingo da urriaren 10ean. Beraz, aurten urrezko ezteiak bete edo beteko dituzten errenteriarren omenez, datorren hilabetean antolatuko den ekitaldian parte hartzeko izen-ematea zabalik dago dagoeneko. Irailaren 25a izango da horretarako azken eguna. Parte hartu … Jarraipena

Koldo Mitxelena XV. Ikerketa Bekara lanak aurkezteko epea zabalik

2018an hasitako lankidetza sendotuz, Errenteriako Udalak, UEUrekin (Udako Euskal Unibertsitatea) bigarren aldiz lankidetzan, Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren XV. ediziorako deialdia egiten du, aurreko deialdian euskarazko ikerketa sustatzeko, emakumeek egindako ikerketa bultzatzeko, Errenteriako udalerriari buruzko ezagutza areagotzeko eta bekaren izena daraman filologoa omentzeko berritutako helburuei eutsiz. 2020ko edizioan, Errenteria hiribildu gisa eratu zenetik 700 urte betetzen … Jarraipena

Errenteriako gazteak emantzipatzea erraztu ahal izateko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Udalak Errenteriako gazteak emantzipatzea erraztu ahal izateko dirulaguntza lerro bat berriro jarri du abian. Alokairu erregimenean etxebizitza hartzeak 2020an ekarri dituzten gastuei aurre egiten laguntzea da dirulaguntza honen helburua. Gazteria Planaren exekuzio garaian, gazteen emantzipazio politiketan sakondu eta urratsak emateko konpromisoaren ondorioa da ekimen hau. Gogoratu egin behar da konpromiso horri erantzuna emateko lehenengo urratsa … Jarraipena