Konfinamenduan zehar etxez etxe banatuko dira hondakin organikoentzako poltsa konpostagarriak Fanderian, Lartzabalen, Gabierrotan eta Galtzarabordan, aldez aurretik eskatuta

Etxean geratzeko neurrien ondorioz, zenbait udal instalazio itxi egin dira, eta haien artean Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegiak. Bi tokietan edukiontzi marroietan uzteko biohondakinaren gaikako bilketarako poltsa konpostagarriak banatzeko makinak daude. Aipatutako makinetara sarbide eza ordezkatzeko, Udala poltsa konpostagarrien etxez etxeko premiazko banaketa egiten hasiko da aurretiko eskariz, honako auzo hauetan: Fanderian, Lartzabalen, Gabierrotan eta Galtzarabordan. Premiazko … Jarraipena

Herriko autobusen maiztasuna gehiago murriztuko da larunbatetik aurrera

Martxoaren 16an murriztu egin ziren herriko autobus zerbitzuaren linea guztien maiztasunak, anbulatorioei zerbitzua ematen dien linearena izan ezik, horrek ohiko maiztasunari eusten baitio. Larunbatetik, apirilaren 4tik, aurrera, murrizketa zorrotzagoa izango da martxoaren 30eko dekretu berriaren ondorioz. Bertan esaten da hiri-eremuko garraioak bere zerbitzua murriztu behar duela eta maiztasunek asteburuetakoen antzekoak izan behar dutela. Alarma-egoera dekretatu … Jarraipena

Errenteriako haur eta gazteen hezkuntza eskubidea bermatzeko asmoz, Udalak interneterako konexioa eta ordenagailuak jarri ditu premia duten ikasleen eskura

Koronabirusa dela eta dekretatu den alarma egoeraren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren aginduz ikastetxe guztiak itxi dira eta online hasi dira klaseak ematen. Egoera honen aurrean, teknologia arrakala tarteko, zaurgarria den kolektibo bat identifikatu du Udalak herrian, momentu honetan hezkuntzarako berdintasun eskubidea urratua zaiona. Errenteriako haur eta gazteen hezkuntza eskubidea bermatzea da Udalaren Hezkuntza Azpisailaren helburua. Eta, … Jarraipena

Astelehenetik aurrera behin-behineko aparkalekua jarriko dute osasun langileentzat Iztieta pasealekuan

Iztietako anbulatorioa arnas gaixotasunen arreta espezializaturako erreferentziazko zentro bihurtu da, Covid-19 birusak sortutako premien ondorioz. Hori dela eta, Iztieta pasealekuan behin-behineko aparkalekua jarri dute, osasun zentrora lanera joaten diren osasun langileentzat gordeta. Horrela, osasun langileek materiala kargatzeko eta deskargatzeko lanak egin ahal izatea bermatuko da, bai eta behar duten gaixoei laguntzeko sortzen diren premien alde … Jarraipena

Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei, eta konfinamenduaren neurriak errespetatzeko eskatu du

Udalak, eta bereziki Udaltzaingoak, eskerrak eman nahi dizkie herritarrei egoera zail honetan orokorrean izaten ari diren jarrerarengatik. Halaber, adierazi nahi dute herritarren laguntza ezinbestekoa dela Udalaren -eta Udaltzaingoaren- lana aurrera eramateko: bai herritarren jarreraren bidez, bai eskaintzen duten informazioarekin eta, geroz eta gehiago, izaten ari diren ulermen eta pazientziarekin; azken hauek datozen egunotarako funtsezkoak izango … Jarraipena

Errenteriako Gurutze Gorria ere batu zaio herriko Zaintza Sare Publiko-komunitarioari

Herriko Gurutze Gorriak bat egin du Errenteriako Udalak koordinatzen eta udalak berak eta bere langileek, herriko Babes Zibil taldeak eta 450etik gora boluntarioek osatzen duten Zaintza Sarearekin. Giza Erakunde honen ekarpenari esker 010 telefonoan ematen den larrialdi zerbitzua asteburuetara ere zabaldu ahal izango da. Izan ere, sorospen erakundearen boluntarioek telefono horretan deiak jasotzeko ardura hartuko … Jarraipena

Etxeko eta merkataritzako hondakinen tratamendua alarma egoeran zehar

Errenteriako Udalak herritarrei jakinarazi nahi dizkie egungo egoeraren ondorioz etxeko eta merkataritzako hondakinen tratamenduaren inguruan jarraitu beharreko hainbat jarraibide. Koronabirusagatik gaixo edo berrogeialdian dauden pertsonen etxeak: Gaixo edo berrogeialdian dauden pertsonen etxeetan hondakinen berariazko ontzi bat izan behar dute pertsona horrek eta bere zaintzaileek erabilitako botatzeko materiala uzteko (eskularruak, zapiak, betaurrekoak…). Plastikozko poltsak itxitura hermetikoa … Jarraipena

Udalak neurriak hartu ditu zerga eta tasen inguruan, herritarrei, saltokiei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko egungo egoeraren aurrean

Udalak neurriak hartu ditu zerga eta tasen inguruan, herritarrei, saltokiei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko egungo egoeraren aurrean COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren eta alarma egoeraren aurrean, Errenteriako Udala zenbait neurri hartzen ari da dagoeneko zerga-arloan, herritarrei, saltokiei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko egoerari aurre egiten: Premiazko neurriak : – Errenteriako Udalak ez du … Jarraipena

Aholkularitza juridikoa eta Norbanakoaren Jabekuntzarako Gunea zerbitzuak telefonoz emango dira

Covid-19aren ondorioz sortutako Alarma Egoeraren aitortzaren aurrean, eta Emakumeen Etxeko aurrez aurreko zerbitzuak eten arren, aholkularitza juridikoa eta Norbanakoaren Jabekuntzarako Gunea zerbitzuak telefonoz emango dira. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da eta horretarako, interesdunek  ZU! zerbitzura deitu beharko dute  9:00etatik 17:00ak arte edo emakumeenetxea@errenteria.eus helbide elektronikora idatzi. Zerbitzu biek haien ohiko ordutegia mantenduko dute: Orientabide … Jarraipena

Koronabirusa dela eta, Udaleko garbiketa zerbitzua indartu da

Osasuna da zaindu beharreko aktibo nagusia, eta, zalantzarik gabe, higienea da koronabirusaren krisiari aurre egiteko tresna nagusietako bat. Horregatik, Errenteriako Udalak bere Garbiketa Zerbitzua berrantolatu eta funtzio berriak hartu ditu herriko higienea areagotzeko. Hona hemen hartutako neurriak: • Presiozko garbiketarako hiru makina (karcher modukoak) lanean ari dira jendea pilatzen den guneak garbitzen, hala nola anbulatorioak, … Jarraipena