Errenteriako zerbitzuen adinekoentzako gida aurkeztu dute

Ezkerretik eskuinera: Javier Elberdin, Duintasuna; Eñaut Gracia, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia; Joxe Mari Uria, Duintasuna. Jubilatu eta pentsiodunen mugimenduak eta Errenteriako Udalak adinekoentzako interesgarriak diren hainbat zerbitzu eta informazio jasotzen dituen gida aurkeztu dute. Aurkezpenean honako hauek parte hartu dute: Eñaut Graciak, Gizarte Zerbitzuetako azpisailaren zinegotziak, eta Duintasuna elkarteko Javier Elberdin eta Joxe Mari Uriak. Graciak … Jarraipena

Urtarrilaren 7an hasiko dira Txirrita parkeko lanak

Datorren urtarrilaren 7an Txirrita parkearen eraberritze lanak hasiko direla jakinarazi nahi du Errenteriako Udalak, hain juxtu haurren jolas-parkearen eraikuntza lanak. 2017. urtean Marea Gora Errenteriako haur eta gazteen plan estrategikoaren partaidetza prozesuaren bidez, herriko ikastetxe guztietako eta aisialdi elkarteetako 4-12 urte bitarteko 2.000 haurrek parte hartu zuten parkearen diseinuan. Prozesuan zehar erabaki zuten parkearen beraren … Jarraipena

2019-2023 urteetarako Agintaldi Plana aurkeztu du Gobernu Taldeak

Udal Gobernu Taldeak 2019-2023 urteetarako Agintaldi Plana aurkeztu die herritarrei. 200 bat pertsona bildu dira Merkatuzarren egindako ekitaldian, eta bideo txiki batekin hasi da saioa. Ondoren, Aizpea Otaegi alkateak eta Gobernu Taldearen alkateorde diren Itziar Ostolazak eta Ion Collarek datozen urteetan Udalaren lana gidatuko duten zazpi konpromiso politikoen berri eman dute, eta baita horiek gauzatuko … Jarraipena

Errenteriako gazteak emantzipatzea erraztu ahal izateko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Udalak Errenteriako gazteak emantzipatzea erraztu ahal izateko diruaguntza lerro bat abian jarri du. Dirulaguntza honen helburua da alokairu erregimenean egoteak edo/eta alokairuko etxebizitza hartzeak 2019an ekarri dituzten gastuei aurre egiten laguntzea, ordainketa bakarraren bidez. Dirulaguntza, Errenteriako herrian etxebizitza alokairuan hartuta duten 18 eta 35 urte (hau barne) bitarteko adina duten gazteei zuzentzen da. Gazte hauek … Jarraipena

2019-2023 urteetarako Agintaldi Plana aurkeztuko die Gobernu Taldeak herritarrei larunbatean

Udal Gobernu Taldeak 2019-2023 urteetarako egin duen Agintaldi Plana aurkeztuko die herritarrei. Aurkezpena larunbatean, abenduaren 14an, izango da, 11:00etan, Merkatuzarren. Saio horretan udal arduradunek herritarren aurrean aurkeztuko dituzte datozen urteetan Udalaren lana gidatuko duten zazpi konpromiso politikoak. Halaber, konpromiso horiek gauzatuko dituzten proiektu zehatz nagusien berri emango dute. Hauek dira zazpi konpromiso politikoak: 1. Bizitza … Jarraipena

Errenteriako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek 2019ko Euskararen Nazioarteko Egunerako adostutako adierazpen bateratua

Bide berriak, modu berriak. Ongi etorri etorkizunera! Jauzika dator euskara. Jauzika mendez mende. Jauzika egunez egun. Bihotzetik bihotzera jauzika. Eta, batez ere, ezpainez ezpain jauzika. Bere eguna du gaur euskarak, Nazioarteko Eguna hain zuzen ere. Baina ongi asko dakigu euskal herritarrok eta euskal hiztunok gaur ospatzen duguna ez dela egunaren mugetara errenditzen. Jauzi egiten du … Jarraipena

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko erakunde adierazpena

ERRENTERIAKO UDALEKO ALDERDI POLITIKO GUZTIEK ADOSTUTAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, AZAROAREN 25ARI ERREFERENTZIA EGITEN DIONA “EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA” INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEI ERREPARAZIORAKO TOKIKO EKINTZAK Azaroaren 25a (Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna) dela-eta, indarkeria mota honen egitura-izaera nabarmentzen dugu, eta gure konpromisoa agertu nahi dugu emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko. Era berean, … Jarraipena

Giza Eskubideen defendatzaileen babesari buruzko adierazpen instituzionala

Giza eskubideak (GGEE) pertsona guztien berezko eskubideak dira, haien arraza, sexua, nazionalitatea, jatorri etnikoa, hizkuntza, erlijioa, gustu sexualak eta afektiboak edozein direla ere. Giza eskubideak banaezinak dira, elkarren arteko menpetasun estua dute eta honako hauexek dira, besteak beste: bizitzeko eta askatasuna edukitzeko eskubidea; esklabotzapean eta torturapean ez egoteko eskubidea; iritzi eta adierazpen askatasuna edukitzeko eskubidea; … Jarraipena

2020 urterako aurrekontu proposamena aurkeztu du Gobernu Taldeak

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Garazi Lopez de Etxezarreta, Ogasun zinegotzia; Aizpea Otaegi, alkatea, eta Ion Collar, alkateordea. 2020. urterako 55.459.100 euroko aurrekontu-proiektua aurkezten du Udal Gobernu Taldeak. 2019ko aurrekontuarekin alderatuz gero, % 2,66ko igoera suposatuko du. Milioi eta erdi gehiago. Aurrekontu-proiektua dagoeneko helarazi zaie oposizioko taldeei eta datorren astean ekin nahi zaie negoziazioei. Izan ere, Gobernu … Jarraipena