Bere jabetzako hiru lokal besterenduko ditu Udalak

Udalak bere jabetzako lokal hauek besterenduko ditu: – Elías Salaberria kalea, 10: 65.550 euro – Elias Salaberria kalea 12: 112.010 euro – Norberto Almandoz kalea, 5-baxua: 99.200 euro DOKUMENTAZIO ETA INFORMAZIOA NON ESKURATU: Baldintza ekonomiko administratiboen agiria interesdunen eskura egongo da Kontratazio eta Ondare Azpisailean, 2. solairuan (Errenteriako Udaletxea, Herriko plaza z.g.). Tel.: 943 449 … Jarraipena

Behobia-Donostia 2019: trafikoan eragina, hauteskundeekin kointziditzea eta udal kiroldegietako ordutegia zabaltzea

Lasterketa behar bezala gauza dadin bermatu eta laguntzeko, azaroaren 10ean (igandea) Errenteriako eremu handi batean eragina izango duten hainbat neurri hartuko dira. Gainera, Udalak gogorarazi nahi du aurtengo lasterketak hauteskundeekin kointzidituko duela eta horrek zenbait hauteslekutara iristeko zailtasunak sor ditzakeela hainbat kasutan. Hori dela eta, eskatu nahi die herritarrei hau kontuan izanda bozkatzeko ordutegia antolatzeko. … Jarraipena

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, emakume batek jasandako eraso sexistaren aurrean

Errenterian emakume batek jasan duen eraso sexistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du larunbatean, azaroak 2, Errenterian gertatu zen erasoa. 2.- Errenteriako Udalak erabateko gaitzespena erakutsi nahi du 2019. urtean Errenterian salatu diren emakumeen aurkako 8 erasoen aurrean, eta zero tolerantzia adierazten du … Jarraipena

Gaur hasiko dituzte Beraunen bi hiri-igogailu jartzeko lanak

Beraungo igogailua – muntaia Gaur hasiko dituzte Beraunen bi hiri-igogailu jartzeko eta urbanizazio osagarria egiteko lanak. Lehenengo igogailuak Beraun kalea eta Jesus Guridi kaleko 11 zenbakia lotuko ditu, eta bigarrenak, Jesus Guridi eta Julián Lavilla kaleak, tartean geldialdiak izango dituztelarik. Lanek 5 hilabete irautea de aurreikuspena. Construcciones Moyua, S.L. da enpresa eraikitzailea eta esleipenaren zenbateakoa … Jarraipena

67 izatera iritsiko dira Udalak enplegu planen bidez aurten egingo dituen kontratazioak

Azken 4 urteotan Udalak ia 3 miloi euro bideratu ditu enplegu planetara eta 156 pertsona kontratatu ditu. Helburua, orain egingo duen 500.000€ko inbertsio honekin, lan ildo honetan sakontzen jarraitzea da, eta azken urteotako pertsona kopuru handiena kontratatuko du. Udalak hiru enplegu plan ditu martxan, eta urtea amaitu aurretik 63 pertsona kontratatzea espero du horien bidez: … Jarraipena

Trafikoan eta autobusen ordutegian aldaketak izango dira Santu Guztien eguna dela eta

Udaltzaingoak jakinarazi du trafikoa eta aparkamendua antolatzeko hainbat neurri hartu dituela Santu Guztien eguna dela eta. Urriaren 31ko arratsaldetik azaroaren 1eko arratsaldera arte, hilerriaren ondoko Egiburuberri Industrialderako sarbideko errailetako bat erabili ahal izango dute egun horietan hilerrira hurbiltzen diren ibilgailuek aparkatzeko. Autobusen ordutegia, azaroaren 1ean: Geltokiak: Xenpelar – Polideportivo Galtzaraborda – Nafarroa etorb. Niessen – … Jarraipena

Fanderiako igogailua azaroaren 8an martxan jartzea aurreikusten du Udalak

Fanderiako igogailua ezin izango da erabili datozen hiru asteetan, gutxi gorabehera. Arrazoia da pistoi hidraulikoa ordezkatu beharra dagoela, eta horren horniduran atzerapenak egoten ari direla. Hori dela eta, konponketa lanak azaroaren 4ko astearen hasieran hastea da aurreikuspena, eta azaroaren 8an bukatzea. Udala kontzientea da Errenteriako hiri-igogailuak zerbitzuan izateak duen garrantziaz, eta barkamena eskatu nahi die … Jarraipena

Ostegunean hasiko da ‘Zinema Zabalduz’ ekimenaren denboraldi berria, eta erretiratuek bi euroan joan ahal izango dute zinemara

Errenteriako Udalak, herriko errentiratuen elkateekin batera, eta Niessen Zinemen laguntzarekin, ‘Zinema Zabalduz’ ekimenaren udazken eta negu sasoia abian jarri du. Hortaz, ostegun honetatik aurrera, bi ostegunetik behin, erretiratuek zinema gozatzeko aukera izango dute bi euroan. Bi dira ekimenaren helburu nagusiak: kultura hirugarren adinari hurbiltzea eta   gizarte elkarrekintzarako guneak sortzea. Zikloa herriko adinekoen elkarteetako pertsonei dago … Jarraipena

Gobernu Taldea ordenantza fiskalen gainean lanean ari da jada

Ordenantza fiskalak urtero onartzen diren arau garrantzitsuenetakoak dira. Zentzu horretan, Gobernu Taldeak jakinarazi nahi du dagoeneko ordenantza horien prestaketa lanetan ari dela, eta gainontzeko talde politikoei helarazi diela zirriborroa, horren gainean lan egiteko eta ahalik eta babes eta adostasun handienarekin onartu daitezen. Hori dela eta, espero dute datozen egunotan ordenantza horien gainean lan egin ahal … Jarraipena

Oraindik ere zabalik da kirol jarduera gidatuetan izena emateko epea

Galtzaraborda eta Fanderia kiroldegietako jarduera gidatuetarako izena emateko epea zabalik da oraindik. Zirkulazio askeko jarduera ugari daude ‘Kirol Ekintzak’ programaren baitan, hala uretakoak nola aretokoak. Sarrera askeko formatuan 160 saio baino gehiago eskaintzen dira astean eta 22 modalitate desberdin (indoor zikloa, aerobica, zumba, pilatesa, body combat, yoga,…). Formatu honekin, tarifa bakar bat ordainduta ikastaro guztietara … Jarraipena