Aholkularitza juridikoa eta Norbanakoaren Jabekuntzarako Gunea zerbitzuak telefonoz emango dira

Covid-19aren ondorioz sortutako Alarma Egoeraren aitortzaren aurrean, eta Emakumeen Etxeko aurrez aurreko zerbitzuak eten arren, aholkularitza juridikoa eta Norbanakoaren Jabekuntzarako Gunea zerbitzuak telefonoz emango dira. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da eta horretarako, interesdunek  ZU! zerbitzura deitu beharko dute  9:00etatik 17:00ak arte edo emakumeenetxea@errenteria.eus helbide elektronikora idatzi. Zerbitzu biek haien ohiko ordutegia mantenduko dute: Orientabide … Jarraipena

Koronabirusa dela eta, Udaleko garbiketa zerbitzua indartu da

Osasuna da zaindu beharreko aktibo nagusia, eta, zalantzarik gabe, higienea da koronabirusaren krisiari aurre egiteko tresna nagusietako bat. Horregatik, Errenteriako Udalak bere Garbiketa Zerbitzua berrantolatu eta funtzio berriak hartu ditu herriko higienea areagotzeko. Hona hemen hartutako neurriak: • Presiozko garbiketarako hiru makina (karcher modukoak) lanean ari dira jendea pilatzen den guneak garbitzen, hala nola anbulatorioak, … Jarraipena

Errenteriako Udalak Belabaratz atertpetxea zabalduko du kalean bizi diren pertsonentzako

Hainbat egunetan egindako lan intentsoari esker, Udalak orain arte aterpetxe gisa erabili izan den ekipamendua Errenterian kalean bizi direnentzako prestatu du. Larrialdi-krisiak irauten duen bitartean, bertan konfinatuta egongo direnen behar espezifikoei erantzuteko beharrezko hornidura eta baliabideak jarriko ditu erakundeak. Covid-19 birusaren zabaltzeak eragin duen kris larriaren ondorioz, neurri bereziak hartzen ari da Errenteriako Udala. Besteak … Jarraipena

Bihar, martxoak 19, Udalak ez du telefonoz edo bide telematikoz zerbitzurik eskainiko

Errenteriako Udalak gogorarazi nahi die herritarrei bihar, osteguna, ez dela telefono bidezko arretarik egongo, jai eguna baita. Halaber, gogorarazi nahi du Covid-19aren ondorioz sortutako Alarma Egoeraren aitortzaren aurrean, neurri berriak hartu behar izan dituela Udalak arreta zerbitzuei dagokionean. Hala, eten egin dira arreta presentziakeko udal zerbitzuak eta ondorioz, herritarrak telefonoz eta bide telematikoz jar daitezke … Jarraipena

Udala telefonoz eta bide telematikoz ari da eskaintzen arreta zerbitzuak

Covid-19aren ondorioz sortutako Alarma Egoeraren aitortzaren aurrean, neurri berriak hartu behar izan ditu Udalak arreta zerbitzuei dagokionean. Hala, eten egin dira arreta presentziakeko udal zerbitzuak eta ondorioz, herritarrak telefonoz eta bide telematikoz jarri ahal izango dira Udalarekin harremanetan. Horretarako, Zu! Zure Udalak 9:00etatik 17:00ak arte emango du zerbitzua 010 eta 943 449 600 telefono zenbakietan. … Jarraipena

200 pertsona baino gehiagok eman dute izena Errenteriako Zaintza Sare Komunitarioan boluntario aritzeko

Errenteriak Zaintza Sare Komunitarioa osatu eta aktibatu ditu. Egindako deialdiaren aurrean, boluntario gisa jarduteko izena eman zuten pertsonak 200ndik gora ziren atzo. Hau guztia gertatu da, herriko udal arduradunak eta herritarrak, oro har, sinetsita daudelako osasun krisi larri honen aurrean zaurgarrienak direla zaindu direnak. Horrelako egoerek erakusten dute, txarrenetik onena ateratzeko gai den herria dela … Jarraipena

Herritarren mugikortasunari eragiten dioten hainbat aldaketen berri eman du Udalak

Covid-19ak sortutako osasun-krisiaren aurrean, herritarren mugikortasunari eragiten dioten hainbat aldaketen berri eman nahi du Udalak: TAO zerbitzuaren aldi baterako etetea TAO guneak aparkaldi librea duten eremu moduan ulertuko dira, inolako mugarik gabe. Honekin, herritarrak herri jabarian egoteko denbora murriztu eta Udaltzaingoak lehentasunezko beste zeregin batzuk egiteko langileak izatea bermatu nahi da. Hiri igogailuak erabiltzeko protokoloa … Jarraipena

Zaurgarrienen zaintza bermatzeko ekimen komunitarioa abian da

Osasun-krisi larria gertatzen ari da, sekula orain arte hartu gabeko neurriak hartzera behartu gaituena. Etxean egoteko agindua dute, bereziki, bi kolektibok: haur eta gazteek, birusaren eroale eraginkorrenak direlako, zein adineko pertsonek eta gaixo kronikoek, gaixotasunaren aurrean ahulen edo zaurgarrien direlako. Baina etxean isolatuta egoteak bere zailtasunak ditu. Ezin da jakin zenbat egunetan egon beharko dugun … Jarraipena

Udalak Beraungo eta Erdialdeko azokak bertan behera utzi ditu

Koronabirusaren zabaltzearen harira Errenteriako Udalak dekretu baten bidez Beraungo eta Erdialdeko azokak bertan behera utzi ditu. 1.- Osasun-arrazoiak direla-eta, ZENTROKO azoka txikia BERTAN BEHERA uztea, martxoaren 16an eta 23an, astelehenetan, beste jakinarazpen bat egin arte. 2.- Osasun-arrazoiak direla medio, BERAUNGO azoka BERTAN BEHERA uztea martxoaren 15ean eta 22an, igandeetan, beste jakinarazpen bat egin arte.

Udalak bere ekipamenduak itxi ditu, oinarrizkotzat jotzen dituen lau izan ezik

Jaurlaritzak deklaratu berri duen osasun-larrialdiaren egoerarekin bat eginez, Errenteriako Udalak atzo hartutako neurriak areagotu eta zehaztu ditu. Neurri hauen guztien helburuak dira herritarren osasuna zaintzea eta, ahal den neurrian, koronabirusaren zabaltzea prebenitzea. Hori guztia kontuan harturik, Errenteriako Udalak erabaki du bere ekipamendu guztiak ixtea eta bertan gauzatzekoa zen programazio guztia etetea. Ixtea gaurtik aurrerakoa izango … Jarraipena