Udal Baratze Parkeko behin-behineko zerrenda

Ostegunean, apirilak 11, Arramendiko Udal Baratzak esleitzeko zozketa egin ondorengo estekan kontsultatu daiteke esleinpendunen behin-behineko zerrenda. Interesdunek 5 laneguneko epea izango dute (apirilaren 24a arte), zerrenda argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkezteko.

Udalak Otegi-Gaztañaga enpresari esleitu dizkio Beraungo igerilekuen parean biribilgunea eraikitzeko lanak

Udalak Otegi-Gaztañaga enpresari esleitu dizkio, 189.788,08 €-an, Galtzaraborda etorbidea Jaizkibel, Murumendi eta Irumugarrieta kaleekin lotzen dituen bidegurutzea birmoldatzeko lanak. Proiektu honen bidez definitu da nola birmoldatu bertan dagoen bidegurutzea. Gaur egungo konponbidea “biribilgune erdi” baten bidezkoa da eta horrek arazoak sortzen ditu oinezkoen nahiz ibilgailuen zirkulazioan. Lan hauek hainbat helburu dituzte: ibilgailu zein oinezkoen zirkulazioa … Jarraipena

Altxortegiko gerakinarekin 2 milioi eurotik gorako inbertsio berriak egingo dira

2018ko kontuen likidazioak Udalari utzi dio 4.400.000 euroko aldeko diruzaintzako gerakina, eta horietatik 2.400.000 € Osoko Bilkurara eramango dira onartzeko, aurrekontuetan aurreikusi gabeko jarduketak burutzeko kudeaketaren emaitza onei esker. Burututako finantza-kudeaketak aukera eman du egoera ekonomiko txukuna izateko eta aurrezkia handia izateko. Aurrezki horrek aukera emango du gerakinaren zati handi bat erabiltzeko 2025 Plan Estrategikoko … Jarraipena

Ostegunean zozkatuko dituzte udal baratze parkeko partzelak

Ostegunean, hilak 11n, udal baratzeen zozketa egingo dute. Zozketa 12:00etan izango da Udaletxeko Udalbatza aretoan, eta ikusi nahi dutenentzat sarrera librea izango da. Fitxategi honetan ikus daitezke iragarkia, onartuen behin-betiko zerrenda eta baratzeen zerrenda.

2019 Oarso aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea, zabalik

Dagoeneko Oarso aldizkariaren aurtengo edizioa prestatzen ari gara. Bigarren garaiko 54. aldizkaria izango da eta uztaileko lehenengo egunetan, Madalenen atarian, aterako da argitara. Aurten berrikuntza handiak izango ditu; izan ere, aurkezpen-ekitaldia irekia izango da, kolaboratu duten pertsonek zein interesa dutenek ere bertaratzeko aukera izan dezaten. Era berean, aldizkariko Idazketa batzordean Maite Ruiz de Azua, 1993tik … Jarraipena

Ur hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa maiatzaren16a arte arte ordaindu daiteke

2018ko 4. hiruhilekoari dagokion uraren hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa ordaintzeko borondatezko epea irekita dago eta maiatzaren 16an bukatuko da. Helbideratutako ordainagiriak, beti bezela, epearen azken egunean kobratuko dituzte. Ordainagiria helbideratu gabe duten zergadunek, beren ordainketak ZU! Zerbitzuan, udaletxean, eta Errenteriako Udalaren entitate laguntzaileetan egin ditzakete, aipatutako epea amaitu bitartean. Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, … Jarraipena

Errenteriak ‘Gizarte Inbertsioaren Bikaintasun’ saria jaso du gizarte kohesioan gehien inbertitzen duen udalerria delako

Errenteriak ‘Gizarte Inbertsioaren Bikaintasun’ saria jaso du, Espainiako Estatuaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteak ematen duena, 20.000 herritarretik gorako hirien artean gizarte kohesio eta justizian gehien inbertitzen duena izateagatik. Julen Mendoza alkateak hartu du saria, herritarrak bere jardueraren erdigunean jartzeko udalak egiten duen apustua balioesten eta berronesten duena saria, hain zuzen ere. Alkateak hitza … Jarraipena

Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordearen erakunde adierazpena, asteartean emakume batek jasan zuen eraso sexistaren aurrean

Errenterian emakume batek jasan duen eraso sexistaren aurrean, Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu du: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du asteartean, martxoak 26; Errenterian gertatu den erasoa. 2.- Errenteriako Udalak erabateko gaitzespena erakutsi nahi du emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurrean, eta, zero tolerantzia adierazten du edozein eraso matxistaren aurrean. … Jarraipena

Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek erabaki dute Errenteriako Urbanoaren tarifak % 2,85 igotzea apirilaren 1etik aurrera

Errenteriako Udala Gipuzkoako Lurralde Agintaritzak tasak igotzeko hartutako erabakiarekin ados ez azaldu izana ez da nahikoa izan igoera horiek eragozteko, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak % 90eko ordezkaritza osatzen baitute organo horretan. Hartara, ustez tasak izoztekoak baziren ere, oro har 5 zentimo igo dira hiri eta eskualde barruko ibilbideen prezioak. Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak organo … Jarraipena