Udal Gobernu Taldeak legegintzaldiaren balorazioa egin du

Gobernu Taldeak legegintzaldiaren balorazioa egin du eta azpimarratu du Legegintzaldi Planeko proiektuen %90a burututa edo burutzear daudela. 2015-2019 Legegintzaldi Plana Plan Estrategikoaren konkrezio programatikoa besterik ez da. Bere momentuan publiko egin zen herritar orok dokumentuari jarraipena egin ahal izateko eta Udalaren jarduna tutelatu ahal izateko. Zentzu honetan helburuen %73a dagoeneko lortu da eta beste %15 … Jarraipena

Hilabetetako elkarlanaren ondoren, Errenteriako Udalak eta Ertzaintzak akordio bat gauzatu dute herriko segurtasuna elkarlanean indartzen jarraitzeko

Udala, Udaltzaingoa eta Ertzaintza beti aritu izan dira elkarlanean eta lankidetzan. Alabaina, azken hilabeteetan harreman eta lan hori areagotu egin dira udalerriko bi puntutan antzemandako arazoei erantzun egokiagoa eman eta lankidetza-tresnak ugaritu ahal izateko. Ildo horretan, adierazi behar da duela hilabete batzuk abian jarritako Ekintza Planak ere ahalbidetu duela bi polizien arteko lankidetza handiagoa eta … Jarraipena

Errenteriako Udala da gizarte kohesioan gehien inbertitzen duena, ‘bikain’ maila lortu duten Estatuko 31 udalen artean

Espainiako Estatuaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteak argitaratu duen ikerketa baten arabera, 20.000 herritarretik gorako hirien artean Errenteria da berriro ere gizarte kohesio eta justizian gehien inbertitzen duena, urteko pertsona bakoitzeko 275,74 euro bideratzen duela. Aipatzekoa da Granada, Zaragoza edo Bartzelona ere aipatutako ikerketan agertzen direla. Espainiako Estatuaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteak … Jarraipena

‘Egin zaidazu bisita’ bideoklipa aurkeztu dute 170 pertsona baino gehiagoren aurrean

Errenteriako Udalak Egin zaidazu bisita abestiaren bideoklipaaurkeztu du Niessen kulturgunean gaur, larunbatean. Ehun eta larogei lagun inguru hurbildu dira Leire Martinez (La Oreja de Van Gogh), Jonatan Camacho eta David Escudero (Sonakay), Mikel Markez, Lynda Chinedu Phillips, Asmae Barrouz eta Jon Santos abeslariek nahiz herriko hiru koruek (Zaria, Andramari eta Landarbaso) kantatutako abestiaren bideokliparen lehen … Jarraipena

‘Familia Jolasean’, familien aisialdi euskalduna sustatzeko egitasmoa, Pablo Sorozabal Plazan egongo da ostiraletan

Familia Jolasean egitasmoa Pablo Sorozabal plazan (Beraun) abiatuko da ostiralero 17:30etik 19:00etara martxoaren 15 bitarte. Proiektua 2-8 urte bitarteko haurrak dituzten familiei (guraso nahiz zaintzaile) dago zuzenduta. Saio hauen bitartez familien artean euskararen erabilera sustatu nahi dute, eskola ordutegitik at eta euskara hutsean gauzatuko diren aisialdi jardueren bitartez. Hau da, euskaraz bizitzea sustatu nahi dute … Jarraipena

Errenteriako Udalaren erantzuna Udaltzaingoko CCOO sekzio sindikalak egindako adierazpenei

Errenteriako Udalak desegokitzat jo du herritar batek jasandako erasoa erabiltzea errebindikazio sindikal bat egiteko Errenteriako Udala ez da inoiz izan Udaleko sindikatuen prentsa oharrak edo adierazpenak erantzutearen aldekoa, uste baitu eztabaida horiek Udalaren barruan dauden negoziazio-mahaietan konpondu behar direla. Nolanahi ere, Udalak kontsideratzen du bereziki desegokia dela duela astebete eskas herritar batek jasandako erasoa erabili … Jarraipena

Errenteriako LGTBI herritarren errealitateei buruzko diagnostikoa martxan jarri du Errenteriako Udalak

Errenteriako Udalak hiriko LGTBI pertsonen pertzepzioak jasotzeko azterlana martxan jarriko du. Horren bitartez, LGTBI biztanleriaren premiak zehaztu dira, errealitateak ezagutzeko, eta, diagnostiko horretatik abiaturik, sexu-dibertsitatearen eta generoaren arloko lehentasunak definitzeko helburuarekin, eta III. Berdintasun Planean jasoko dira. Sexua-generoa sistemak gure gizartean duen pisu estrukturalak justifikatzen du emakume eta gizonen arteko bereizketa normatiboa. Alabaina, sexuaz gain, … Jarraipena

Udalak jakinarazi du irmotasunez jokatuko duela erasoen aurrean

Udalak igandean Errenteriako lagun batek jasan zuen erasoa gaitzetsi du eta horrelako gertakarien aurrean irmotasunez jokatuko duela adierazi du. Udalak horrelako erasoak arbuiatzen ditu eta gertakari horrekiko gogor jardungo du. Horretarako, Ertzaintzarekin batera ikerketa bat abiarazi du jada, erasoa egin zutenak aurkitzeko. Bestalde, Udala erasoa jasan zuen pertsonaren familiarekin harremanetan jarri da eta erakundearen elkartasuna … Jarraipena

Errenteriako gazteentzako etxebizitza komunitarioen batzar informatiboa egongo da bihar

Bihar, osteguna, Errenteriako gazteentzako etxebizitza komunitarioen batzar informatiboa egongo da Reina aretoan (Xenpelar Kalea, 3) 19:00etan. Gazteek izan ditzaketen kezka eta zalantzak argitzeko aukera ere izango dute bertan. Etxebizitza komunitarioak Galtzaraborda auzoko Urbia kaleko 2. zenbakian daude eta herriko 26 gaztek bertara bizitzera sartu ahal izango dute epe laburrean. Errenteriako Udalak gazteen emantzipazio politiketan sakondu … Jarraipena

Errenteriako 19 udaltzaingoko agentegaiek prestakuntza hasi dute aste honetan

Joan den asteazkenean hasi zuten Errenteriako 19 udaltzaingoko agentegaiek trebakuntza Arkauteko (Araba) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Errenteria, prestakuntzan agente gehien dituen hirugarren herria Denera EAEko hainbat herritako 251 udaltzaingoko agentegaik jasoko dute formakuntza aipatutako akademian datozen zazpi hilabeteetan. Errenteria da udaltzain izangai gehien dituen hirugarren herria, Bilbo (110) eta Vitoria-Gazteizen (28) atzetik besterik ez. … Jarraipena