Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2023ko martxoaren 28ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 665 … Jarraipena

Iruzurren aurrean zuhurtzia areagotzeko deia egin die Udalak herritarrei

• Urtero bezala, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen datu bateratuak jasotzen dituen Euskal Poliziaren 2022ko delinkuentzia-memoria argitaratu da. Bertan EAEko datuak, lurraldeka desglosatuta jasotzeaz batera, udalerri nagusien datuak ere ageri dira, besteak beste, Errenteriakoak. • Eskualdeko udalerrietako datuen azterketa zehatza egiteko, eskualdeko Ertzaintza eta udaltzaingoen arteko koordinazio Batzordearen bilera egin zen pasa den martxoaren 31an. Bilera horretan … Jarraipena

Hauteskunde mahaietako zozketa apirilaren 27an egingo dute

Apirilaren 27an (osteguna) 09:00tan egingo da datorren maiatzaren 28an egingo diren Udal eta Foru hauteskundeetarako hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa Udaleko Pleno Aretoan. Horren ondoren, hautesleek webgune honetan bertan kontsultatu ahal izango dute hauteskunde-mahaietarako kide gisa izendatuak izan diren.

[Ordutegiak eguneratu dira] Errenteriatik abiatuko da Itzulia Basque Country 2023 lasterketaren 3. etapa datorren asteazkenean, apirilaren 5ean (trafiko-eraginak barne)

Auzkezpenean egon dira: Aizpea Otaegi alkatea, Maite Gartzia Kiroletako zinegotzia, Laguntasuna, OTXE, Gurpilartea, Ostari eta Errenkoalde elkarteetako ordezkariak, Itzuliaren antolatzaileak, Mikel Ugartemendia eta Aritz Bagues txirrindulariak eta Kromosoma Tailerreko ordezkariak ADI! Ordutegiak eguneratu egin dira. Hona gaur, apirilaren 5ean, egongo diren ekintzen ordutegiak: 11:15: Laguntasuna Txirrindulari Klubari omenaldia Gamon Zumardian 11:27-12-42: Sinaduren kontrola Gamon Zumardian … Jarraipena

Udalak Koldo Mitxelena ikastetxearen Markola eraikineko patioaren estalkia amaitu du

Errenteriako Udalak, Hezkuntza komunitateko kideekin, Agustinetako bizilagunekin eta Auzko Elkarteko kideekin batera, Agustinak auzoko Koldo Mitxelena ikastetxearen Markola eraikineko patioaren estalki berria aurkeztu du. 2019-2023 Legegintzaldiko Planean aurreikusitako estalki berri horrek jarraipena ematen die 2020 urtean eraikinean egindako hobekuntzei, eta 2014 urtean hasitako eskola-patioak estaltzeko estrategiari gehitzen zaio; izan ere, orain arte egindako handiena da. … Jarraipena

Gaztañoko igogailu berriaren proiektua aurkeztu du Udalak

Argazkian, Aizpea Otaegi, alkatea, eta Eneko del Amo, Hirigintza zinegotzia, igogailua egingo den gunearen aurrean. Errenteriako Udalak hiriko erdigunea eta Gaztaño auzoa lotuko dituen igogailu berriaren proiektua aurkeztu du. Zehazki, azpiegitura honek 12 metroko desnibela gaindituko du Maria de Lezo eta Zabaleta Anaiak kaleen artean. Simulazioa 2019-2023 Agintaldirako Planean jasotako proiektu hau igogailu publikoen sarean … Jarraipena

LGTBIQ+ pertsonen ahalduntzerako espazioa martxan jarriko da

Errenteriako Udalak, LGTBIQ+ pertsonen eta haien hurbilekoen ahalduntzea sustatzeko, sexu eta genero aniztasunari buruzko informazioa, orientazioa, aholkularitza eta akonpainamendua eskaintzen dituen espazioa eratu du. Honela, ErreferenteEKIN, Errenteriako LGTBI biztanleriaren errealitateen diagnostikoa abiapuntu izanik eta LGTBIQ+ politiken aldeko konpromisoa sendotuz, Errenteriako LGTBIQ+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko urrats bat eman nahi da. Hain zuzen ere, ekintza-planean zehaztu … Jarraipena

Errenteriako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana onartu da, 2023-2031 marko estrategikoa definitzen duena

• Planak 5 ardatz, 17 helburu eta 305 ekintza jasotzen ditu • Plana diseinatzen 60 emakume inguruk eta Berdintasun Kontseiluak parte hartu dute eta Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi guztien oniritzia jaso du Aurrekariak 2007an egin zen lehenengoz diagnostikoa eta hartan oinarrituta diseinatu zuten 2008-2012 indarraldia izan zuen Errenteriako Berdintasunerako I. Plana. Honen indarraldia amaitzean ebaluatu … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2023ko otsailaren 28ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 428 … Jarraipena

Alkateak eta Hirigintza zinegotziak eraitsiko diren Ondartxoko pabiloiak bisitatu dituzte

Argazkian: Eneko del Amo, Hirigintza zinegotzia, eta Aizpea Otaegi, alkatea, pabiloien aurrean Joan den martxoaren 8an, Errenteriako Udalak, lokalen jabeek eta Astigarraga kaleko 9 zenbakiko bizilagunen ordezkariek Ondartxoko hiltegiaren ondoko lokalak eraisteko salerosketa-eragiketa burutu zuten. Pabiloi horiek eraisteko eta, ondoren, espazioa egokitzeko salerosketa Iztieta-Ondartxoko hiri-berroneratze estrategiaren barruan kokatzen da, eta 2019-2023 Agintaldirako Planean jasota dagoen … Jarraipena