Sarriegi Plaza berrurbanizatzeko lanak aurrera doaz

Isidro Ansorena garajeetako kontzesionarioek hainbat obra egin dituzte eraikinaren estalkia iragazgaizteko eta urik sar ez dadin. Obrak egin ahal izateko, gainean zegoen Sarriegi plaza osoa altxatu behar izan zen. Garajeetako lanak amaitu ondoren, Udalak iazko irailean ekin zien plaza hori berrurbanizatzeko lanei. Obrak 363.744,94 euroan esleitu ziren. Erritmo onean doaz lanak eta laster amaituko dira. … Jarraipena

Udalak Gizatea elkartearekin hitzarmena sinatu du laneratze-enpresa zein gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziei erreserbatutako kontratuak izan daitezkeen kontratuak identifikatzeko

Argazkian, ezkerretik eskuinera: June Polo, Gizateako Gipuzkoako ordezkaria; Aizpea Otaegi, alkatea; Joana Revilla, Gizatearen koordinatzailea, eta Iñaki Queralt, Kontratazio eta Ondarea zinegotzia. Errenteriako Udalak hitzarmena sinatu du Gizatea Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartearekin. Horren bidez, Gizatea elkarteak Udalaren kontratuak aztertuko ditu eta gizarte-inklusiorako erreserbatutako kontratuak izan daitezkeenak proposatuko ditu. Horrelako kontratuen berezitasuna da da … Jarraipena

Urtarrilaren 28an hasiko da 2022 urterako TAO txartela berritzeko kanpaina

2022 urterako tao berritze kanpaina urtarrilak 28an hasiko da. Herritarrei tramiteak sinplifikatzeko eta kontrola hobetzeko asmoz, azken urteotan errenteriako udalean gaitze-tituluak automatikoki berritzen dira baldintzak betetzen diren bitartean. Berritzea automatikoa da ordainketa helbideratuta duten titularrentzat. Tasaren ordainketa helbideratuta duten gaitze-tituluen titularrei automatikoki berrituko zaie. Horrela, emandako helbideratze-kontuan tasa kargatuko zaie, 2022 urterako iazko berberak direnak. … Jarraipena

Aniztasunaren alorreko sentsibilizazio proiektuetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Udaleko Kultur Aniztasun, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen sailak kultur aniztasunaren inguruko sentsibilizaziorako, eta kulturarteko heziketaren alorreko, proiektuak diruz laguntzeko eskabideak aurkezteko epea zabaldu du. Urtarrilaren 17an, astelehenean, zabaldu zen Kultur aniztasunaren inguruko sentsibilizaziorako, eta kulturarteko heziketaren alorreko ekintzak garatzeko proiektuak diruz laguntzeko, eskaerak aurkezteko epea, eta otsailaren 4ra arte iraungo du irekita . Lotura … Jarraipena

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Tuteran jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko

Tuteran emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du aste honetan Tuteran gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu … Jarraipena

Kirol-instalazioak zuzenean kudeatu ditu Udalak

Udal kirol-instalazioak (Galtzarabordako kiroldegia, Fanderia eta Beraungo igerilekuak) zuzenean kudeatzen hasi da udala urte hasieran, 2019ko martxotik kudeaketa lanetan aritu den BPXport enpresak egiteari utzi baitio. Udalaren ustez, kudeaketa uztea ulertezina da, legearen aurkakoa delako eta ondorio gogorrak ekar ditzakeelako enpresa horrentzat. COVID-19ak eta horrekin batera egon diren murrizketek aldaketak ekarri dituzte herritarren kirol-instalazioen erabileran, … Jarraipena

Trafikoan aldaketak Gabonak direla eta

Gabonak direla eta, trafikoan aldaketak egongo dira. Zehazki, trafiko mozketak egongo dira eta Iztieta pasealekuan aparkatzeko baimena emango da jarraian adierazitako egunetan. Trafiko mozketak Datozen egunotarako trafiko mozketa hauek aurreikusten dira: Abenduak 24: Erdigunea 18:00etatik 22:00etara moztuko da Abenduak 31: Trafikoa 16:00etan moztuko da San Silbestre lasterketa dela eta. Proba 18:00etan amaituko da eta trafikoa … Jarraipena

Udalak Barandiaran Parkearen proposamena aurkeztuko du. Hilabetez ekarpenak egin ahal izango dira hiri-parke horren diseinuan

Badira hilabete batzuk Errenteriako Udalak laguntza tekniko bat kontratatu zuela Pontikako Barandiaran Parkearen diseinua, erabilerak eta jarduerak zehazteko. Diseinu-prozesuaren barruan, orain arte landutako proposamenak hartu dira kontuan, baina proposamen horiek berrikusi eta zehaztu dira, genero-ikuspegia, irisgarritasun unibertsala, baliabideen erabilera eraginkorra eta biodibertsitatea kontuan hartuta. Herri mailan hiri-parke horren garrantzia dela eta, bi ekintza programatu dira … Jarraipena

Asteazkenean izango da udalbatzaren ohiko osoko bilkura

Asteazkenean, hilak 15ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2021eko azaroaren 30ean eginiko ohiko osoko bilkurari dagokion bideo-akta egoki bada, onartzea. (2021IUBA0011) 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, … Jarraipena

Beraungo eta Pontikako auzo batzarrak datorren astean izango dira

Auzo batzarrak amaitzen ari dira eta, orain arte egindako hamahiru bileren ondoren, datorren astean Beraun eta Pontikaren txanda izango da. Zehazki, Beraungo bilera astelehenean izango da, hilak 13an, 18:30ean, Ongi Etorri auzo elkartean. Pontikari dagokionez, batzarra asteartean izango da, 18:30ean, bertako auzo elkartean. Bi topaketetan Aizpea Otaegi alkatea eta Bernar Lemos eta Xabier Sanchez zinegotziak … Jarraipena