Errenteriako Emakumeen Etxeak hainbat jarduera aurkeztu ditu ikasturte berriarekin

Errenteriako Emakumeen Etxeak irailaren 1ean ireki zituen berriro ateak eta ikasturte berrirako hainbat ekimen aurkeztu eta gogorarazi nahi ditu. Irailaren 7tik aholkularitza zerbitzu guztiak martxan dira berriro, baina doikuntza batzuk egin dira egun eta ordutegietan: – Norbanakoaren jabekuntzarako gunea, asteartetan, 16:00-18:00. – Orientazio juridikoa, asteartetan, 18:00-20:00. – Norberaren zaintza psikologikorako eta sexualerako gunea, ostegunetan, 17:00-19:00. … Jarraipena

Datorren astetik aurrera ohiko ordutegian jardungo du ZU! Zure Udala arreta zerbitzuak

Datorren astetik aurrera ohiko ordutegian jardungo du ZU! Zure Udala arreta zerbitzuak: • Astelehenetan: 7:30-14:00 • Asterarte eta ostegunetan: 7:30-19:00 • Asteazken eta ostiraletan: 7:30-15:00 Arratsaldetan tramiteak egiteko beharrezkoa izango da hitzordua hartzea. Goizez aukerakoa da. Aurretiko hitzordua telefono bidez eska daiteke 010 eta 943 449 600 zenbakietan eta baita udaletxean bertan ere.

Irailaren 14ean, HAPO-a berritzeko prozesuaren Aurrerakin Dokumentua eta horri egindako hainbat ekarpen aztergai izango dira saio publiko batean

Ekainean Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren –HAPO– berritze prozesuko Aurrerakin dokumentua publiko egin zen. Irailaren 20an amaituko da dokumentuari elegiteak egiteko epea eta horren aurretik dokumentua sozializatzeko saio irekia antolatu du Udalak. Ekitaldia asteartean, irailaren 14ean izango da Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan, 18:00etatik aurrera. Astearteko ekitaldian dokumentuaren idazketan jardun duen Emeseme arkitektura estudioiko Santi Peñalbak … Jarraipena

Irailarekin abiatuko da BIZI Errenteria erosketa bonuen hirugarren kanpaina

Bonuak Errenteriako etxeetan jasoko dira eta irailaren 6tik abenduaren 3ra izango dira erabilgarri. Bakoitzarekin, 10 € edo gehiagoko erosketan 5 €ko hobaria eskuratuko da. Gazteen artean herrian erosteko ohitura sustatze aldera, bonu gehigarriak jasoko dituzte 18 eta 35 urte arteko gazteek. Udalak ia milioi erdi euro bideratu ditu kanpaina honetara. Aurreko bi bonu kanpainetan 350 … Jarraipena

Bonuen kanpaina berrira atxikitzera deitu ditu Udalak herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu emaileak

• Laster abian jarriko den Erosteko Bonuen 3. kanpainan parte hartzeko aukera izan dezaten • Atxikitzeko nahikoa da lehenbailehen bizi.errenteria.eus/atxikimendua web orriko formularioa betetzea Errenteriako Udalak udalerriaren eta herritarren suspertze ekonomikoan eragiteko abiatutako BIZI Errenteria programaren barnean, Erosketa Bonuen 3. Kanpaina egingo du laster. Aurretik gauzatu diren erosketa bonuen kanpainetan bezala, bonuak herriko etxe bakoitzean … Jarraipena

Udalak bukatutzat eman du Fanderiako oinezkoen segurtasuna hobetzeko proiektuari buruzko kontsulta eta ekarpenen fasea, eta obren exekuzioa kontratatuko du

Udalak proiektuari buruzko informazioa eman eta ekarpenak egiteko kontsulta-aldi bat ireki ostean, horietako batzuk aztertu eta integratu ondoren, obren gauzatzea lizitatuko du. Maiatzaren amaieran, Udalak proiektu formarekin aurkeztu zuen 2019-2023 Legegintzaldiko Planak jasotzen zuen konpromisoa, ibilgailuen trafikoa berrantolatzekoa, Fanderiako oinezkoen joan-etorrietan segurtasun handiagoa eskaintzeko. Ingeniaritza batek eta udal-zerbitzu teknikoek egindako proiektu hori ekainean postontzietan banatu … Jarraipena

Trafiko mozketak egongo dira larunbatean Donostiako Klasikoa dela-eta

Donostiako Klasikoa 2021eko emakumezkoen zein gizonezkoen probak direla eta, Udaltzaingoak trafikoaren gaineko zenbait neurri ezarri ditu uztailaren 31rako. Zirkulazioaren gaineko neurriak Lartzabaleko biribilgunearen eta Galiziako biribilgunearen (Niessen) arteko Nafarroa hiribideko zatia eta azken biribilgune horren eta Lezoko biribilgunearen arteko zatia itxita egongo dira trafikoarentzako, gutxi gorabehera, 10:45etik 12:45era, emakumezkoen probarako, eta 14:45etik 17:15era, gizonezkoen probarako, … Jarraipena

Geldialdi teknikoa dela eta, Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 1etik 15era

Urtero bezala, Osasun Araudia betetzeko eta garbiketa eta mantenimendu lanak direla eta, Galtzarabordako Udal Kiroldegiak ohiko geldialdi teknikoa egingo du abuztuko lehen hamabostaldian. Bi igerilekuak erabat hustu eta garbituko dira eta indarrean dagoen araudiari jarraiki instalazioa fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak egingo dira. Hori dela eta, kiroldegiko instalazio guztiak itxita egongo dira abuztuaren 1etik … Jarraipena