2021eko aurrekontu onarpenerako orain arte egindako bidearen balorazioa egin du Udal Gobernu Taldeak

Udal Gobernu Taldea prest dago oposizioaren proposamen eta begiradak aurrekontu proiektuan txertatzeko Udal Gobernu Taldeak 2021eko aurrekontuak onartzeko orain arte egindako bidearen balorazioa egin du eta honako hau adierazi du: 1.- 2021eko aurrekontuaren onarpen prozesua, informazioa landu, jaso eta aportazioak egitekoa, inoiz baina egokiagoa izan da. – Martxoaren 12an jaso zuen oposizioak aurrekontu proiektua. – … Jarraipena

Errenteriako Udalak Talka Bulegoa jarri du abian

• Ekimen berri honen bidez, Udalak Errenteriako enpresa-ehuna mantendu nahi du, pandemiak eragindako talka ekonomikoari aurre eginez • Udal bulego honen bidez laguntza eman nahi zaie egoera zailean dauden negozioei edo haien etorkizunaren bideragarritasuna bermatzeko laguntza behar dutenei Bizi dugun testuinguru berri honetan, funtsezkoa da udalerriko enpresa, negozio eta pertsona autonomoei laguntzeko ekintzak bultzatzea, enpresek … Jarraipena

Abian da Herri Arte Eskola

Egungo Musika eta Dantza Eskolak aldaketa esanguratsu batzuekin ekingo du datorren ikasturtea, izan ere, irailetik aurrera Herri Arte Eskolaren lehen irudikapena egikaritzen hasiko da hainbat alorretako eskaintza eraberritu eta aukera berriak eskainiz. Udal Patronatuak 2013an onartu zuen hezkuntza erakundea birformulatzeko beharra heziketa artistikorako eskaintza publikoko beste eredu bat izatera igaro zedin. Aurreko agintaldi planean berariaz … Jarraipena

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Miarritzen jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko

Miarritzen emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du aste honetan Miarritzen gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu … Jarraipena

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 2020ko delituen memoria argitaratu du

• Memoria horretan Ertzaintzaren eta udaltzaingoen delinkuentzia-datuak gehitzen dira • 2019tik 2020ra bitartean, Errenteriako udaltzaingoak 56 kasu gutxiago izan zituen • Bi polizien datuak batuta, guztira, 58 kasu gehiago izan dira (% 3,53), 2019an 1.640 izatetik 2020an 1.698 izatera igaro baitira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak urtero argitaratzen du memoria bat, udalerri bakoitzeko Ertzaintzak eta Udaltzaingoak … Jarraipena

Errenteriaren etorkizuna definituko duen HAPOaren berrikuspenerako ekarpenak jasotzeko parte-hartze prozesua hasi da

• Plan orokorrak datozen15 urtetarako Errenteriaren hiri antolamendua definituko du. • Fase honetan diagnostikoa osatu du udalak eta herritarren eskura jarriko du web orrian. • Herritarrek euren ekarpena egin dezakete modu telematikoan https://errenteria.eus/hapo-diagnostikoa helbidean. Jasotakoak baliagarri izango dira aurrerakin dokumentua osatzeko. Azken hilabeteotan Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren –HAPO– berrikuspenaren abiapuntu izango den diagnostikoa landu … Jarraipena

Errenteriako 700. urteurreneko legatuaren parte izango den muralaren proiektua aurkeztu dute

Idoia Beratarbide artistak sortutako murala da eta Linon egingo da Errenteriako 700. urteurrenaren amaieraren ostean, ‘E700 Herri Instalazioa’ instalazio artistikoarekin eta ‘Errenteria 1845-1903. Manchester txikia’ y ‘Errenteria 700. Ahotsak’ liburuen argitalpenarekin, Idoia Beratarbide artistak sortutako horma-irudiaren proiektua aurkeztu dute gaur, zazpigarren mendeurrenaren legatuaren parte izango dena. Aurkezpenean artista sortzaileak, Aizpea Otaegi alkateak, Itziar Ostolaza EH … Jarraipena

Baheketa amaitu da, eta % 0,71 izan da positiboen ehunekoa

Larunbatean amaitu zen joan den astean udalerrian egin zuten baheketa, eta ia 7.000 PCR egin dituzte. 50 positibo detektatu dira, hau da, % 0,71. Bestalde, baheketan parte hartu duten ostalaritza-establezimenduetako langileen artean ez da positiborik aurkitu, baina bai beste bi tabernatan, dispotibotik kanpo. Udalak eskerrak eman dizkio Osakidetzari baheketa egiteko jarritako baliabideengatik, hasieran izandako ilara … Jarraipena