Deseskaladan zehar aplikatzeko tokiko ostalaritzarako protokoloa sortu du Udalak, terraza kopurua eta bizilagunek espazio publikoarekiko duten eskubidearen artean elkarbizitza bermatzeko

Krisi honetan ostalaritza oso sektore kaltetua denez, eta ekonomia suspertzeko prozesuaren baitan, Errenteriako Udalak tokiko ostalaritzarako protokoloa sortu du. Protokoloa 30 kide baino gehiago dituen Ostari Errenteriako Ostalaritza Elkartearekin adostasunez garatu du Udalak. Zentzu honetan, tabernei aurrera egiten lagunduko dien planteamentua garatu da baina, era berean, planteamentu honen bidez mahai kopurua mugatu da espazio publikoaren … Jarraipena

Liburutegia eta Kultura saila aurrez-aurreko zerbitzua ematen hasiko dira

Astelehenetik aurrera aldaketak egongo dira Udalaren zenbait zerbitzutan. Izan ere, liburutegiak liburuak maileguan hartzeko eta itzultzeko zerbitzua eskainiko du berriro eta Kultura sailak arreta emango du aldez aurreko hitzorduarekin. Astelehenetik aurrera liburutegiak astelehenetik ostiralera irekiko ditu ateak, 10:00etatik 18:30era. Sarrera mostradoreraino izango da, eta liburuak maileguan hartzeko eta itzultzeko zerbitzua emango da soilik. Haur liburutegiko … Jarraipena

Krisi honetan bizitza galdu dutenak eta euren gertukoak gogora ekarri ditu udal-korporazioak eta aurreratu du aitortza-ekitaldi bat egingo duela

Atzo egin zuten Udalbatzaren Osoko Bilkura hasi aurretik, Aizpea Otaegi alkateak honako hitz hauek eskaini zizkien, udal-korporazioaren izenean, osasun-krisi honetan bizitza galdu dutenei eta euren ingurukoei: Udalbatzari hasiera eman aurretik, udal-korporazioaren izenean hitz batzuk esan nahi nituzke. Izan ere, lehen aldia da osasun-krisia hasi zenetik, modu telematikoan bada ere, udal-ordezkari guztiak elkarrekin gaudena. Eta guztiok … Jarraipena

Datorren astelehenean TAO zerbitzua berriz jarriko da martxan, eta zamalanetarako ohiko ordutegia itzuliko da

Datorren astelehenean, maiatzak 25, TAO aparkaldi mugatuko zerbitzua berriro jarriko da martxan. Jarduera handitzeak eta, ondorioz, mugikortasuna eta, bereziki, ibilgailuen trafikoa handitzeak aparkaldi mugatuko zerbitzua (TAO) berraktibatzea dakar, ibilgailuen txandakatzea bermatzen duen eta kotxez egiten diren joan-etorriak minimizatzen dituen neurri gisa. Horrela, asteotan 24 orduz aparkatzea baimendu diren Miguel Zabaleta – Aiako Arria kirolgunea (Euskaltegiaren … Jarraipena

Adierazpen instituzionala. Maiatzak 21. Kultur Aniztasunaren Eguna. “Herritarron ondare amankomuna”

Azalpena: 2001eko azaroaren 2an Aniztasun kulturalari buruzko UNESCOren Adierazpen Unibertsala onartua izan zen aho batez, kulturen arteko elkarrizketa bakearen bermerik onena delako uste osoarekin. Adierazpen horretan aniztasun kulturala “herritarron ondare amankomuna”-tzat balioesten da. Agiri horrekin altxor bizi hori babesteko eta tentazio segregazionista eta fundamentalista orori aurre egiteko premia aldarrikatu eta sustatu nahi da. Izan ere, … Jarraipena

Fanderia eta Iztietako bi tarte berrantolatu dituzte, txirrindularien eta oinezkoen bizikidetza errazteko

Mugikortasun jasangarria, kirola egitea eta modu seguru eta lasaian paseatzeko aukera errazteko, oinezkoen eta txirrindularien arteko bizikidetza puntako orduetan zaila zen bi tarte berrantolatu dira. Fanderiako bidegorria (Santa Clara biribilgunea – Gabierrotako zubia): bidegorria txirrindularien erabilerarako da soilik. Oinezkoek Gabierrotako pasealekua erabili dezakete. Iztietako pasealekua: bizikletak Iztieta pasealekuko bidegorritik ibiliko dira. Oinezkoentzako Ondartxoko zubia zeharkatzen duen … Jarraipena

Errenteriako Udal Artxiboak informazio publikoa kontsultatzeko zerbitzuari berrekin dio

Artxiboak, nagusiki, bide telematikoz emango du zerbitzua, eta erreprografia digitaleko zerbitzuaren bidez erantzungo dira eskaerak ahal denean. Informazio publikoaren eskaera telematikoak (www.errenteria.eus) zuzenean erregistratu eta erantzungo ditu Udal Artxiboak, eta, gainera, dagozkion kopia digitalak telematikoki bidaltzeaz arduratuko da, gehienez ere hogeita bost unitate kontsulta bakoitzeko gomendioarekin. Aurrekoa gorabehera, guztiz ezinbestekoa denean, herritarrek aurrez aurreko kontsulta … Jarraipena

Bertan behera geratu da ‘Udako Oporrak 2020’ programa, Errenteriako haur eta gazteen osasuna zaintzeko

Errenteriako Udalak ‘Udako Oporrak 2020’ programa bertan behera uztea erabaki du. Erabaki horren helburua da 2020ko udako kanpaina honetan parte hartzekoak ziren haur, gazte eta pertsona guztien osasuna eta segurtasuna zaintzea. Programa horrek bost eta hamahiru urte bitarteko haurrentzako eta 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzako plazak eskaintzen zituen, eta bertan behera utzi da, osasun-agintariek … Jarraipena