Astelehenetik aurrera arreta presentziala emango du Udalak aurretiko hitzorduarekin ZU! Arreta Zerbitzuan eta Gizarte Zerbitzuetan

Datorren astelehenetik aurrera Udalak ateak irekiko ditu herritarrak artatzeko, aurretiko hitzorduarekin, ZU! Arreta Zerbitzuan eta Gizarte Zerbitzuetan. Arreta hori emateko segurtasun eta garbitasun neurriak hartuko dira, bai herritarren eta bai langileen segurtasuna bermatzeko. Fase honetan hitzordua eskatzea beharrezkoa izango da 010 telefono zenbakira deituz, zu@errenteria.eus helbidera mezu bat bidaliz edo Udaletxean bertan, arreta zerbitzuan. Aurretiko … Jarraipena

Herriko autobusen maiztasuna handitu da erabilera handieneko ordutegian

Lehen faseko neurri berrien ondorioz udalerri barruko pertsonen mugikortasun handiagoa aurreikusten dela eta, herriko autobus-zerbitzua % 55 handitu da aurrekoarekin alderatuta, jende gehien dagoen ordutegian. Horrela, arratsaldeko 14:30 arte maiztasuna 30 minutukoa izango da gaurtik aurrera . Linea eta ordutegien benetako erabilerari buruz jasotako datuetan oinarritu da aldaketa, ibilgailu bakoitzaren barruan baimendutako gehieneko edukiera betetzen … Jarraipena

Udalak aurtengo zerga-egutegia malgutu du Covid-19ak sortutako egoeraren aurrean

Udalak talka- eta suspertze-plan bat aurkeztu zuen joan den ostiralean, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko. Aipatu egitasmoak 16 neurri aurreikusten ditu. Horietako bat da egutegi fiskal malgua. Egutegi fiskala, oro har, aurreikusi bezala garatuko da, hau da, ordainagirien ordainketak modu berean iritsiko zaizkigu, baina nahi izanez gero, ordaintzeko epeak aldatu ahal izango dira. … Jarraipena

Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko Errenteriako Udalaren dirulaguntzak astelehenetik aurrera eskatu ahal izango dituzte mikroenpresek eta norberaren konturako langileek

Udalak talka- eta suspertze-plan bat aurkeztu zuen joan den ostiralean, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko. Aipatu egitasmoak 16 neurri aurreikusten ditu. Horietako bat da Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko diru-laguntzak: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak izenekoa. Errenteriako mikroenpresen eta norberaren konturako langileen artean, nekazaritza-sektorekoak barne, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko deklaratutako osasun-alarmak eragindako ondorio ekonomikoak … Jarraipena

Uraren Hornidura eta Estolderia Zerbitzuagatik Tasa ordaintzeko epea, zabalik

Ogasun saileko ordezkariak hartutako erabakiaren bidez 2019ko 4. HIRUHILEKOari dagokion Uraren Hornidura eta Estolderia Zerbitzuagatik Tasaren padroia onetsi eta gero, jendaurreko informaziora jartzen da Gipuzkoako Tokiko Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16. artikuluan xedatutakoa betez. Era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onesten duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren 18. artikuluan galdatzen … Jarraipena

Udalak hiru milioi euroko talka- eta suspertze-plana aurkeztu du, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko

Koronabirusak eragindako egoerak (COVID-19) erronka handi bati aurre egin beharrean jarri gaitu planeta gisa, lurralde gisa, baina, batez ere, komunitate gisa. Alarma-egoera deklaratu zenetik, kutsadurak geldiarazteko hartutako neurriek eragin handia izan dute gizakiarengan, gizartean eta ekonomian. Inpaktu horiek minimizatzeko, hainbat izan dira gure herrian abian jarri diren neurri eta ekimen publiko-komunitarioak, horietako asko erreferentziazkoak. Ezer … Jarraipena

Udalak herritarrei gogoratu nahi die telefonoz eta bide telematikoz soilik ari dela eskaintzen arreta zerbitzuak

Errenteriako Udalak adierazten du arreta zerbitzuei dagokionez ez dela aldaketarik izan, eta honenbestez zerbitzu horiek bide telematikoez -telefonoz, emailez eta www.errenteria.eus webgunearen bidez- bakarrik ematen dituela. Udal langileen eta, batez ere, herritarren osasuna gogoa izanik, arreta zerbitzu presentzialak itxita mantentzea erabaki du eta, honenbestez, martxoaren 17an abian jarritako arreta moduek indarrean jarraitzen dutela. Hala, etenda … Jarraipena

Kultur programazioari tartea zabaldu dio Udalak ‘Kultur labea’ proiektuarekin

Covid19ak eragindako Alarma Egoerak kultur programazioaren birplanteamendua ekarri du. Hau horrela, Udalak ‘Kultur labea’ proiektua jarri du martxan: egoera bereziak irauten duen bitartean, Errenteriako sortzaileak ezagutzera emateko leiho bat; herriko sorkuntzak etenik izan ez dezan pentsatutako gune bat, hain zuzen. ‘Kultur labea’ri esker, antzerkiak, dantzak, musikak,eta adierazpen desberdinetako emanaldiek euren ohiko eszenatokiak aldatu eta Herri … Jarraipena

Ilarak saihesteko ekimena jarri dute abian Errenteriako merkatariek

Ilarak murrizteko eta tokiko establezimenduetan elikagaiak erostea errazagoa egiteko helburuak dituen ekimena jarri dute abian Errenteriako Udalak, herriko merkataritzaren eta ostalaritzaren eragile nagusiekin – Errenkoalde, MKT, Ostari – elkarlanean. Ekimen horren barruan, Errenteriako hainbat establezimenduk erosketak etxetik telefonoz edo whatsapp bidez egiteko aukera ematen dute; hartara dendan eman beharreko denbora murriztuta eta pilaketak saihestuta. Batzuek … Jarraipena