Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkion ordainagiriak ordaintzeko epea zabaldu da

Maiatzaren 15etik uztailaren 1era arte, biak barne, kobratzeko jarrita egongo dira 2019ko ekitaldiko ordainagiri hauek: HIRI ETA LANDA IZAERAKO ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira. Erreziboa helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak Udal honen ZU! Arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo webgunearen bidez (www.errenteria.eus) egin … Jarraipena

‘Errenteria 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan’ liburuak, asteazkenetik aurrera berriro ere eskuragai

“Errenteria 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan” liburuak halako arrakasta izan zuenez, Errenteriako Udalak erabaki du bigarren edizio bat argitaratzea Aranzadi zientzia-elkartearekin lankidetzan. Lan hau interesa duten herritarrek doan eskuratu ahal izango dute asteazkenetik aurrera (maiatzak 8), ZU! Zure Udal Arreta Zerbitzuan astelehena, asteazkena eta ostiraletan 07:30etatik 15:etara eta astearte … Jarraipena

Udal-baratze parkeko behin-betiko zerrenda

Apirilaren 11n egindako zozketaren ondoren eta alegaziorik ez direnez aurkeztu, Udalak argitaratu du Arramendiko udal-baratzen esleipendunen behin-betiko zerrenda eta erreserba-zerrenda, sakatu hemen ikusteko. Guztira 77 baratze zozketatu dira. Adjudikatzaileek 3 egun naturaleko epea izango dute adjudikazioari uko egiteko edo onartzeko. Bestalde, kontzesioak maiatzaren 13ko datarekin izango dira eta egun horretatik etorri behar dira adjudikatzaileak ordaintzera … Jarraipena

Udalaren 2018ko aurrekontuen likidazioa positiboa izan da

Udalbatzak asteartean eman zuen Errenteriako Udalaren 2018ko aurrekontuen likidazioaren emaitzen berri. Orain arte egindako finantza-kudeaketak aukera eman du ekitaldia ixteko egoera ekonomiko onean eta aurrezki nabarmenarekin. Zehazki, betebehar onartuak igo dira 52.960.000 eurora, eta horrek suposatzen du aurrekontuaren exekuzio-maila % 80 izatea. Alabaina, kontuan hartzen baditugu diruzaintzako gerakinetik txertatu diren 7 milioiak –horietatik zenbait gauzatu … Jarraipena

Elkarbizitzarako eta Gizarte Ekintzako Kontseiluaren Araudia behin betiko onartu du Udalak

Errenteriako Udaleko Elkarbizitzarako eta Gizarte Ekintzako Kontseiluaren Araudia behin betiko onartu du Udalbatzak. Aurreko urteko ekainean abiatu zen elkarbizitzarako eta gizarte ekintzako kontseilua eratzeko arautegia onartzeko prozesua, eta dagoeneko behin betiko onartu da. Udal parte-hartzerako organoaren arautegia behin betiko onartu ostean, orain, Kontseilua bera eratuko da. Bertan herriko gizarte ekintzako nahiz kultur aniztasunaren alorreko eragileen … Jarraipena

Zaunk enpresak emango du zakurrak eta beste etxe-animalia batzuk jasotzeko zerbitzua

Errenteriako Udalak erantzun egin nahi die prentsa oharrean Kireba enpresari animalien jasotze zerbitzuaren lizitazioaren harira egindako adierazpenak direla-eta. Udalaren iritziz, bi puntu bereizi behar dira argi eta garbi, biek ala biek ez baitute zerikusirik: alde batetik, zerbitzuaren kalitatea animaliak jasotzeko garaian eta animaliei tratu egokia emateko garaian; bestetik, enpresa-adjudikazio hartzaile berria ZAUNK izatea ekarri duen … Jarraipena

Ostalaritza ordutegien aldaketak Pontikako jaiak eta Sagardo Eguna direla-eta

Udalak ostalaritza ordutegien mugak aldatu ditu asteburu honetarako. Alde batetik, Pontikako tabernak ohi baino beranduago itxi ahal izango dituzte larunbatean eta ostiralean auzoko jaiak direlako. Bestetik, larunbatetik iganderako gauean udalerri osoko tabernen ordutegi mugak aldatuko dituzte Sagardo Eguna dela-eta. Pontikako ordutegia: Pontika auzoko jaietan ixteko ordutegi muga honakoa izango da: Tabernak: Goizeko 3,30ak arte: Apirileko … Jarraipena

Udal hauteskundeetako mahaietarako zozketa

Apirilaren 29an (astelehena), 09:30ean, Udaletxeko Pleno Aretoan zozketa publikoa egingo da maiatzaren 26an Udal eta Europar hautetsiak aukeratzeko izango diren Hauteskundeetako mahaikideak izendatzeko.