Errenteriako Udalak eta eragileek egitarau bateratua ondu dute Euskararen egunaren harira

Abenduaren 3an izango den Euskararen Egunaren harira, Errrenteriako Udalak eta herriko zenbait eragileek elkarlanean egindako egitarau zabala antolatu dute. Jarduerak azaroa eta abenduan zehar luzatuko dira eta doakoak izanagatik, zenbait ekitalditan izen-ematea beharrazkoa izango da aforoak zaintze aldera. Besteak beste, nabarmentzekoak dira hilaren 29ko Iratxe Retolazak hezkuntzak gazteak euskalduntzeari buruzko hitzaldia, abenduaren 2ko Gaitu erronkari … Jarraipena

Udalak terrazei buruzko ordenantza betetzeko neurriak hartu ditu

Pandemiak aldaketa handiak eragin ditu kontsumo-ohituretan, espazio irekietako aisialdiari eta egonaldiari lehentasuna emanez. Aldaketa horrek ostalaritzan ere eragina izan du eta, ondorioz, establezimenduek terraza berriak jarri eta  eremua handitzeko baimen berriak eskatu dituzte. Hala, 2020-2023 bitartean %32,8 handitu da terrazetako mahaien kopurua, 253 mahai berri gehiagotan, hain zuzen ere. Terrazak handitzeko eta hedatzeko testuinguru horretan, … Jarraipena

Agustinak, sormen eta kultur industrien poloa, eraikitzeko lanak amaitu dira

Aizpea Otaegi alkateak eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak bisita egin dute Agustinak eraikin eraberritura. Sormen eta kultur industrien poloa kokatuko da bertan martxotik aurrera. Agustinen ikastetxe zaharra zena eraberritu eta sormen zein kultur industrien polo bihurtuko da laister, kulturak Errenteriaren eraldaketan eta garapenean duen estrategikotasuna eta potentziala garatzen jarraitzeko. Obrak behar bezala garatu … Jarraipena

Errenteriako Udalak Lizarrako erailketa matxistaren inguruko adierazpen instituzionala adostu du

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Lizarran indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko: Lizarran haur bat erail dute, indarkeria bikarioaren biktima, eta Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du aste honetan Lizarran … Jarraipena

Behobia-Donostia lasterketaren eragina trafikoan eta garraioan

Azaroaren 12an, igandea, Behobia-Donostia 2023 lasterketa dela eta, trafiko-neurri batzuk ezarriko dira, udalerriko eremu zabal bati eragingo diotenak: 1) Azaroaren 12an, igandea, 08:15etik 14:30era, Nafarroa etorbide osoa ibilgailuentzat itxiko da. 2) Nafarroan hiribidean, Santa Klara eta Galizia biribilguneen arteko zatian, ezin izango da ibilgailurik aparkatu. Aldiz, Nafarroa hiribidearen gainontzeko lekuetan ibilgailuak aparkatuta egon ahal izango … Jarraipena

Aurrekontu handiagoa, erronka handiei erantzuteko

2024. urterako udal aurrekontu proposamena aurkeztu du Errenteriako Udal Gobernuak. 66,3 milioiko aurrekontua izango da, iazkoa baino % 5 handiagoa. Aurrekontu hauek bost erronka handiri erantzuteko baliatu nahi ditu Udal Gobernuak. Aizpea Otaegi Alkateak, Eneko Del Amo Ogasun eta Hirigintza zinegotziak eta Maite Gartzia alkateordeak 2024. urterako aurrekontu proposamena aurkeztu dute. 66,3 milioi euroko aurrekontua … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2023ko irailaren 26ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2371 zk.tik … Jarraipena

Errenteriako LGTBI+ Politiken Aholku Kontseiluak azaroan emango dio hasiera bere jardunari

LGTBI+ pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko urratsak emateko helburuarekin, Errenteriako LGTBI+ Politiken Aholku Kontseiluak bere bidea hasiko du azaroaren 8tik aurrera. ErreferenteEKIN Errenteriako LGTBI biztanleriaren errealitateen diagnostikoak azaltzen duen moduan, ezinbestekoa da LGTBI+ politiketan aurrerapauso bat ematea LGTBI+ pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko, heteroarauan zentratzen ez diren estrategiak eta politikak garatuz. Horregatik, LGTBI+ pertsonek eta kolektiboek egindako eskaerari eta … Jarraipena

Errenteriako Udal Gobernu Taldeak 2024rako ordenantza fiskalen proposamena aurkeztu du

• % 2,6ko eguneratzea aplikatzea proposatu dute, egungo KPIari lotuta • Fiskalitate justuago baten planteamendua aurrera doa, progresibitatea prezio publiko gehienetan ezarriz • Proposamenak, gainera, hobari eta izozte sorta bat jasotzen du, besteak beste, trantsizio ekologikoa, tokiko garapena, etxebizitzaren funtzio soziala eta babes soziala bermatzeko. Argazkian, ezkerretik eskuinera: Maite Gartzia, alkateordea; Aizpea Otaegi, alkatea; Eneko … Jarraipena

Errenteriako Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin lankidetzan, martxan ditu 78 lan-kontratu sustatzeko programak

Argazkian, ezkerretik eskubira: Alazne Korta, Giza Baliabideetako zinegotzia; Aizpea Otaegi, alkatea, eta Patxi Arrazola, Oarsoaldea Garapen Agentziako Enplegu Sailaren zuzendaria • Eskaintzak Lanbideren bidez kudeatzen direnez, bertan enplegu-eskatzaile gisa alta ematera eta/edo datuak eguneratzera gonbidatzen ditu Udalak interesdunak, Lanbiden egiaztatutako esperientzia baloratuko baita • Langabetu-kopurua jaisteaz haratago, planek helburu hauek dituzte: Errenterian bertan zein eskualdean … Jarraipena