Ekainaren 28an, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala

54 urte igaro dira New Yorken Stonewall-eko istiluak gertatu zirenetik. Testuinguru hartan lesbiana, gay, bisexuala, trans eta trabestiak poliziaren aldetik jasaten zituzten jazarpen eta xantaien aurrean erreboltatu ziren eta, ondorioz, data hori mugarri bihurtu zen LGTBI+ pertsonen borrokan. 10 urte beranduago, 1979ko ekainaren 10ean, polizia batek Vicente Vadillo Santa María (Francis) hil zuen Errenteriako diskoteka … Jarraipena

Frantziako Tourrak Errenteriako trafikoan eta mugikortasunean izango dituen eraginak

2023ko Frantziako Tourra dela eta, uztailaren 2an eta 3an trafikoan eta mugikortasunean afekzioak izango dira Ahal den neurrian, herritarrek ibilgailu partikularrak ez erabiltzeko eta garraio publikoa erabiltzeko deia egin du Udalak, batez ere trena 2023ko Frantziako Tourra Errenteriatik igaroko dela eta, uztailaren 2an eta 3an trafikoan afekzioak izango dira: 1) Uztailaren 2an: mozketa Kaputxinogainako tunelean … Jarraipena

Hauteskunde mahaietako zozketa ekainaren 26an izango da

Uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorretarako hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa datorren astelehenean, ekainaren 26ean egingo da, 18:30ean egingo den Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkuran zehar, Udaletxeko Pleno Aretoan. Hautesleek ekainaren 27tik aurrera kontsultatu ahal izango dute hauteskunde-mahaietarako kide gisa izendatuak izan diren webgune honetan: https://www.errenteria.eus/hauteskundeak

Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egingo dute astelehenean

Datorren astelehenean, hilak 26ean, 18:30ean, Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egingo dute. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. Udal talde politikoen osaketaren berri ematea. 2. Udalbatza eratzeko 2023ko ekainaren 17ko osoko bilkura bereziaren akta irakurri, eta egoki bada, … Jarraipena

Aizpea Otaegi Mitxelenak alkate kargua berritu du

Gaur, goizeko 11:00etan, Udaletxeko pleno-aretoan Udalbatza eratzeko eta alkatea hautatzeko aparteko osoko bilkura egin dute. Bertan zinegotzi berriek kargua hartu dute eta, ondorioz, Udalbatza eratu da. Bost alkategaietatik bakarrak aurkeztu du hautagaiza, Aizpea Otaegi Mitxelenak, alegia. Ezkutuko bozketa egin eta gero, bere aldeko 11 boto-paper eta 10 boto-paper zuri zenbatu dituzte. Ondorioz, Aizpea Otaegi Mitxelena … Jarraipena

Datorren astelehenean hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal-igerilekuetan

Datorren astelehenean, ekainaren 19an, hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal-igerilekuetan, eta irailaren 10a arte luzatuko da bietan. Errenteriako udal kirol instalazioetan abonaturik dauden bazkideek bi instalazio horietarako sarrera abonamenduaren barne dute. Era berean, instalazioetara sartu ahal izango da eguneko sarrerekin, 5 sarrerako bonuekin, eta udako denboraldian bi instalazioetara sartzeko aukera ematen duten bonu … Jarraipena

Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egingo dute bihar

Bihar, asteazkena, eguerdiko 12:00etan, Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egingo dute. Bilkura horrek puntu bakarra izango du gai zerrendan: • 2023ko maiatzaren 25eko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Gasteizen jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko

Gasteizen jazotako erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko talde politikoek aho batez erabaki dute adierazpen instituzional hau: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du aste honetan Gasteizen gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe … Jarraipena

Galtzarabordako Kiroldegia 11:00etan irekiko dute berriro

Gaur 11:00etan Galtzarabordako Kiroldegiak ohiko jarduera berreskuratuko du, atzo arratsaldean hainbat pertsonengan narritadura eragin zuen substantzia, eta instalazioak ixtea eragin zuena, prekauzioz langile baten ospitaleratzeaz gain, instalaziotik zetorrela baztertuta. Ustez, kiroldegiko erabiltzaileren batek edo batzuek narritadura eragin zuen substantziaren bat erabiltzeak sortu zuen ezbeharra, eta, ondorioz, ebakuazioa eragin zuen alarma. Instalazioetan arazoak daudela baztertuta, Udaltzaingoak … Jarraipena