Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Datorren asteartean, hilak 26an, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. José Alberto Muñagorrri Berdasco zinegotziaren izendapena eta kargu hartzea. 2. 2023ko uztailaren 18ko ohiko bilkurari eta 2023ko irailaren 05eko ezohiko … Jarraipena

Zabalik da Beraungo etxebizitza-eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak eskatzeko epea

• Dirulaguntzaren xede diren eraikinen jabeen erkidegoei emango zaizkien laguntzez gain, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona fisikoei edo bizikidetza-unitateei laguntza gehigarri bat emango die Udalak • Interesa duten Jabeen Erkidegoek programa honi atxikitzeko borondatea adierazi beharko diote Errenteriako Udalari irailaren 29a arte • Deialdiaren oinarriak eta beharrezko dokumentazioa Udalaren web orrian daude eskuragarri Beraun auzoa birgaitzeko planak … Jarraipena

Atlantikaldiak eta Jaizkibelerako Igoerak trafiko aldaketak eragingo dituzte ostegunetik aurrera

Eguneraketa: Nafarroa etorbidean egongo diren mozketek ez diete lineako autobusei eragingo eta zirkulatzeko baimena izango dute. Hortaz, garraio publikoko zerbitzuak normaltasunez eskainiko dira eta ez da geltokirik baliogabetuko. (Albistean eguneratuta). Aurten, lehenengo aldiz, hiri barruko autobus zerbitzua eskainiko da ostiral eta larunbat gauean Atlantikaldia eta Jaizkibelerako Igoera direla-eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko hainbat neurri hartu ditu. … Jarraipena

Gaur, Udalbatzaren ezohiko osoko bilkura izango da

Gaur, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ezohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: Puntu bakarra: udal ordezkarien izendapen aldaketa San Marko Mankomunitatean. ( 2023IOBE0001)

Bonuen kanpaina berrira atxikitzera deitu ditu Udalak herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu emaileak

Udalak dei egiten die herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu-emaileei izena ematera bono-kanpaina berrian parte hartzeko. Kanpaina irailean hasiko da eta 18 eta 35 urte bitarteko pertsonei zuzenduta egongo da, gazteen kontsumo-ohituretan eragiteko, tokiko kontsumoa sustatuz. Atxiki daitezkeenak dira, bonuen bidez ondasun edo zerbitzuak erosteko aukera ematen duten Errenteriako merkataritza, zerbitzu, ostalaritza, eta jatetxeetako txikizkako establezimendu … Jarraipena

Trafiko mozketak egongo dira larunbatean Donostiako Klasikoa dela-eta

Donostiako Klasikoa proba dela eta, Udaltzaingoak trafikoaren gaineko zenbait neurri ezarri ditu uztailaren 30erako. Zirkulazioaren gaineko neurriak Nafarroa etorbidea, Lartzabaleko biribilgunetik Galiziako biribilgunera (Niessen) eta azken biribilgune horren eta Lezoko biribilgunearen arteko zatia itxita egongo dira, gutxi gorabehera, uztailak 29ko 14:00etatik 17:00ertaa. Une jakin batzuetan trafikoa ireki ahal izango da lasterketa bi aldiz pasatzen delako … Jarraipena

Establezimenduen eraldaketa digitala eta trantsizio ekologikoa bultzatzeko dirulaguntza deialdi berria jarri du abian Udalak

Errenteriako merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan TicketBai sistema ezartzeko, digitalizaziorako eta trantsizio ekologikorako iazko dirulaguntzaren esperientzia positiboa ikusita, Udalak aurten berriro martxan jartzea erabaki du. Deialdia herriko eragile ekonomikoekin landu eta 200.000 euroko hasierako aurrekontua izango du. Hiri-ekonomia osatzen duten sektoreek azken urteotan abiatu dituzten planetan ―hala nola Merkataritza Berrindartzeko Plan Berezia (PERCO), eta Errenteriako Ostalaritzaren … Jarraipena

2023ko Madalenen inguruko Gobernu Taldearen lehen balorazioa

Errenteriako udal gobernuak honako madalen jaien hasierako balorazioa egiteko testua hau plazaratu du: Oraindik balorazio zehatza egiteko astirik gabe ere, Gobernu Taldearen izenean, eskerrak eman nahi dizkizuegu, beste behin ere, Madalenak aurrera ateratzeko ahalegina eta konpromisoa erakutsi duzuen Jai Batzordeari eta jaien antolaketan parte hartu duzuen elkarte, eragile eta pertsona guztiei. Zuen hilabeteetako ahalegin eta … Jarraipena

Irisgarritasuna bermatzeko, igandeko hauteskundeetan Merkatuzarreko beheko sarrera eta igogailua erabili ahal izango dira

Horretarako Goiko kaleko hasierako sarreratik (Astotokia) sartu ahal izango da Uztailaren 23ko hauteskundeetarako hauteslekuetako bat Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoa izango da. Irisgarritasuna bermatze aldera, Udalak jakinarazi du beheko sarrera, hau da, Goiko kaleko hasierakoa (Astotokia) irekita egongo dela eta behar duenak igogailua erabili ahal izango duela hauteslekura igotzeko. Hartara, Pablo Iglesias kaleko aldapa saihestu … Jarraipena

Aurtengo Madalenetan ere, ‘Ez bazaude eroso, erasoa da’ lelopean, indarkeria matxistarik gabeko jaien aldeko neurriak hartu ditu Udalak

Aurkezpenean egon dira Errenteriako alkatea eta Udalbatzako alderdietako ordezkariak Emakumeek eta LGTBI+ pertsonek bizitzako eremu guztietan, eremu publikoan barne, eta bereziki jai eta aisialdi testuinguruan, pairatzen dituzten diskriminazio egoerez eta erasoez jakitun, Udalak neurriak hartu ditu indarkeria matxistarik gabeko Madalenen alde. Horretarako, joan den urtean, mugimendu feministako kideekin, jai batzordeko zenbait eragilerekin eta Ostari ostalarien … Jarraipena