Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egingo dute astelehenean

Datorren astelehenean, hilak 26ean, 18:30ean, Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egingo dute. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. Udal talde politikoen osaketaren berri ematea. 2. Udalbatza eratzeko 2023ko ekainaren 17ko osoko bilkura bereziaren akta irakurri, eta egoki bada, … Jarraipena

Aizpea Otaegi Mitxelenak alkate kargua berritu du

Gaur, goizeko 11:00etan, Udaletxeko pleno-aretoan Udalbatza eratzeko eta alkatea hautatzeko aparteko osoko bilkura egin dute. Bertan zinegotzi berriek kargua hartu dute eta, ondorioz, Udalbatza eratu da. Bost alkategaietatik bakarrak aurkeztu du hautagaiza, Aizpea Otaegi Mitxelenak, alegia. Ezkutuko bozketa egin eta gero, bere aldeko 11 boto-paper eta 10 boto-paper zuri zenbatu dituzte. Ondorioz, Aizpea Otaegi Mitxelena … Jarraipena

Datorren astelehenean hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal-igerilekuetan

Datorren astelehenean, ekainaren 19an, hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal-igerilekuetan, eta irailaren 10a arte luzatuko da bietan. Errenteriako udal kirol instalazioetan abonaturik dauden bazkideek bi instalazio horietarako sarrera abonamenduaren barne dute. Era berean, instalazioetara sartu ahal izango da eguneko sarrerekin, 5 sarrerako bonuekin, eta udako denboraldian bi instalazioetara sartzeko aukera ematen duten bonu … Jarraipena

Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egingo dute bihar

Bihar, asteazkena, eguerdiko 12:00etan, Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egingo dute. Bilkura horrek puntu bakarra izango du gai zerrendan: • 2023ko maiatzaren 25eko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Gasteizen jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko

Gasteizen jazotako erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko talde politikoek aho batez erabaki dute adierazpen instituzional hau: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du aste honetan Gasteizen gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe … Jarraipena

Galtzarabordako Kiroldegia 11:00etan irekiko dute berriro

Gaur 11:00etan Galtzarabordako Kiroldegiak ohiko jarduera berreskuratuko du, atzo arratsaldean hainbat pertsonengan narritadura eragin zuen substantzia, eta instalazioak ixtea eragin zuena, prekauzioz langile baten ospitaleratzeaz gain, instalaziotik zetorrela baztertuta. Ustez, kiroldegiko erabiltzaileren batek edo batzuek narritadura eragin zuen substantziaren bat erabiltzeak sortu zuen ezbeharra, eta, ondorioz, ebakuazioa eragin zuen alarma. Instalazioetan arazoak daudela baztertuta, Udaltzaingoak … Jarraipena

Establezimenduen errotulazioa eta beste hainbat euskarri euskaratzeagatik dirulaguntzak eskatzeko epea, zabalik

Errenteriako Udalak abian ditu herriko establezimenduen kanpoko nahiz barruko errotulazioa eta bestelako idatzizko euskarriak (txantiloiak, informazio orriak…), web orria eta teknologia berriekin zerikusia duten jarduerak -esate baterako .eus domeinua ezartzea- euskalduntzeagatik dirulaguntzak. Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiak aintzat hartuz, aurrekontu-partida agortu arte esleituko dira. Jarraian zehazten dira eskaintzen diren dirulaguntzak eta bakoitzari dagokion informazioa: … Jarraipena

Datorren astean hasiko dira Beraun kaleko aparkaleku publiko berrien obrak

Errenteriako Udalak, Beraun kalea berrurbanizatzeko proiektuaren barruan, 63 plazako edukiera duen aparkaleku publiko bat sortuko du udal pilotalekuaren ondoan. Obrak datorren astean hasiko dira: esku-hartzearen aurrekontua 165.467,50 eurokoa da eta bi hilabete iraunen duela kalkulatzen da. Esku-hartze honekin eta Pontikan egiten ari denarekin aparkaleku kopuru garrantzitsua sortuko da, zeinak zonalde guztiari mesede egingo dion. Txakur … Jarraipena

Hirigune historikoko Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Errenteriako Udalak epea zabaldu du hirigune historikoan Eraikinen Ikuskapen Teknikoak (EIT) eta horien ondoriozko obrak egiteko dirulaguntzen eskabideak aurkezteko. Dirulaguntza horien helburua da Errenteriako hirigune historikoa biziberritzea, bizilagunen erkidegoei lagunduz eremu kaltebera horretako eraikinak hobetzen. Horretarako, honako hauek lagunduko dira diruz: • EITren txosten-galdetegiak eta irizpenak (2022ko abenduan edo 2023an emandakoak). • EITn zehaztutako obrak … Jarraipena