Errenteriako Udalak tasak izoztearen alde egingo du

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Aizpea Otaegi, alkatea; Maite Gartzia, Elkarrekin Podemos taldearen ordezkaria; Elixabete Murua, EAJ-PNV taldearen ordezkaria; eta Alazne Korta, EH Bildu taldearen ordezkaria. Udazkenarekin, “zerga politika arautzeko” garaia da Errenteriako Udalarentzat. Urriaren 25ean izango den udalbatzarrera eramango da gaia. Aurten, lehen aldiz, tasak izoztearen aldeko proposamena eramango da udalbatzarrera EAJ-PNV, Elkarrekin Podemos eta EH … Jarraipena

Zabalik da San Tomas egunerako artisau eta elikagai postuen eskaria egiteko epea

San Tomas egunaren antolaketa dela-eta, Udaleko Kultura sailak interesdunei jakinarazten die artisau eta elikagai postuak jartzeko eskaera egiteko epea gaur, urriaren 17an, irekiko dela eta azaroaren 14an amaituko dela. Eskaerak udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta horretarako, interesdunek dagokion eskaera eredua bete beharko dute. Ereduak ZU! zerbitzuan bertan edo errenteria.eus webgunean … Jarraipena

Salahdin Abdala Abdala Hanafi Saharako Presoen eta Desagertuen Senideen Elkarteko kideari harrera egin dio Udalak

Udal korporazioak, alderdietako bozeramaileen ordezkaritzarekin, Salahdin Abdala Abdala Hanafi Saharako Presoen eta Desagertuen Senideen Elkarteko kideari harrera instituzionala egin diote gaur eta bere errealitatea lehen pertsonan ezagutzeko aukera izan dute. Harrera hori Herribabes Sarearen IV. Foro Ibiltariaren esparruan egin da. Foro horretan Euskal Herriko 10 udalek hartzen dute parte, horien artean, Errenteriako Udala. Herri Babesarea … Jarraipena

Hiriko igogailuen ordutegiak luzatu ditu Udalak eta goizeko ordu bata arte egongo dira erabilgarri hemendik aurrera

Herritarrei zerbitzu hobea emateko, gaurtik aurrera hiriko igogailuek ordutegi zabalagoa izango dute. Ordutegi berria goizeko 06:00etatik goizeko 1:00ak arte izango da, asteko egun guztietan. Ordutegi-zabaltze hori egiteko, kontuan hartu da herriko jaietan ordutegia luzatzearen esperientzia positiboa, bai eta herritarrek ondasun publiko horiek zaintzeko orduan izan duten kontzientzia ere. Zentzu horretan, Udalak adierazi du hiri-igogailuen aurkako … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2022ko uztailaren 19ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1624 zk.tik … Jarraipena

Errenteriako Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin lankidetzan, martxan ditu 166 lan-kontratu sustatzeko programak

Ezkerretik eskuinera: Patxi Arrazola, Oarsoaldea Garapen Agentziako Enplegu Sailaren arduraduna; Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea, eta Alazne Korta, Giza Baliabideetako zinegotzia Eskaintzak Lanbideren bidez kudeatzen direnez, Udalak enplegu-eskatzaile gisa alta emateko gonbita egiten die interesdunei  Halaber, aipamen berezia egin diete kontratazio beharrak dituzten enpresei, enpresa pribatuetan langileak kontratatzeko dirulaguntzak eskuragai daude eta Errenteriako Udalak Oarsoaldea Garapen … Jarraipena

Fanderiako igogailua birgaitzeko lanetako batzuk gauez egingo dira aste honetan zehar

Gaur gauean, Agustinak eta Fanderia lotzen dituen pasabidea eta igogailua birgaitzeko eta hobetzeko obren barruan, pasabidearen egiturazko elementuak saneatu eta tratatzeko eta aldamioa muntatzeko lanak burutzen hasiko dira. Lan horien exekuzioa zaila eta konplexua denez (Euskotrenen ordutegiekin koordinazioa, lan bertikalak egitea, etab.), lanok gauez egin beharko dira (23:00-6:00), eta 7 eguneko iraupena izango dutela aurreikusten … Jarraipena

Galtzaraborda etorbideko 36-52 zenbakietara irisgarritasuna hobetzeko lanak amaitu dira

Lau arrapala jartzeko lanak amaitu dira, Galtzaraborda etorbideko 36-52 zenbaki bikoitietako atarien irisgarritasuna hobetzeko. Arrapalak Galtzaraborda Hiribidearen espaloiaren eta eraikinen artean zeuden eremu libreetan egin dituzte, eskaileren ordezko ibilbide irisgarria lortzeko. Guztira lau jarri dituzte: bata, 36. eta 38. atarien aurrean; bestea, 40. eta 42. atarien aurrean; bestea, 44. atariaren aurrean; eta laugarrena, 46. eta … Jarraipena

Atlantikaldia dela eta, aldaketak egongo dira trafikoan

Atlantikaldia dela eta, Udaltzaingoak trafikoari buruzko hainbat neurri ezarri ditu. Aparkalekuen gaineko neurriak Ezin izango da leku eta ordu-tarte hauetan aparkatu: • Panier aparkalekuan, irailaren 13ko 20:00etatik irailaren 18ko 20:00etara. • Astotokiko aparkalekua eta Nafarroa hiribidea, Aurrerako zubiaren eta Santa Klarako biribilgunearen artean, ibilgailurik gabe egon beharko dira hilaren 15eko (osteguna) 08:00etatik 20ko (igandea) 20:00etara. … Jarraipena

Datorren astelehenetik aurrera ohiko ordutegian emango du arreta ZU! Zure Udala zerbitzuak

Datorren astetik aurrera ohiko ordutegian jardungo du ZU! Zure Udala arreta zerbitzuak: • Astelehenetan: 7:30-14:00 • Asterarte eta ostegunetan: 7:30-19:00 • Asteazken eta ostiraletan: 7:30-15:00 Arratsaldetan tramiteak egiteko beharrezkoa izango da hitzordua hartzea. Goizez aukerakoa da. Aurretiko hitzordua telefono bidez eska daiteke 010 eta 943 449 600 zenbakietan eta baita udaletxean bertan ere.