Udalak kontrataziora atera du Barandiaran parkearen exekuzio-proiektuaren erredakzioa

Udalak iragarri du Barandiaran parkearen exekuzio-proiektuaren idazketa kontrataziora atera duela, obrak egin eta parkea eraikitzeko beharrezkoa den  urratsa. Proiektuak kontuan hartuko du duela hilabete batzuk egindako prozesuaren ondoriozko diseinua, non etorkizuneko parkea osatuko duten lerro nagusiak, erabilerak, eremuak eta ibilbideak zehazten ziren. Halaber, gunearen materialak, neurriak, landare-espezieak eta ekipamendua zehaztuko ditu, eta, beraz, behin betiko … Jarraipena

Errenteriako Udalak behin-behineko ordezko parkinga ireki du Alabergan

ETS erakunde publikoak Galtzaraborda auzoa Altza eta Pasaiarekin lotuko dituen lurpeko trenbide saihesbidea egiteko burutzen ari den lana zenbait ondorio izaten ari da. Horien artean aparkatzeari dagozkienak ere badira. Izan ere, Aiako Harria kaleko 21 aparkaleku kendu beharko baitira datorren astetik aurrera, ekainaren 28an hain zuzen. Horregatik, Errenteriako Udalak 54 plaza dituen behin-behineko aparkalekua ezarri … Jarraipena

Mendeurrenaren urtean erabiliko duen ospakizun-logoa publiko egin du Touring kirol elkarteak

Bihar, ekainaren 22an, Touring futbol elkarteak 99 urte beteko ditu eta gaur publiko egin dituzte prestatzen ari diren mendeurren ospakizunetako zenbait kontu. Mendeurrenaren elastikoak eramango duen ospakizun-armarria aurkezteko ekitaldian taldearen zuzendaritzak eta alkateak zein udal alderdien ordezkaritzak parte hartu dute. Kirol taldearen izenean, Mikel Azkune lehendakariak azaldu du mendeurrena betetzear dagoen une honetan Touring-ek erronka … Jarraipena

Udalak Sarriegi plaza berrurbanizatu du belaunaldi arteko begiradarekin, adinekoak eta haurrak hartu baititu kontuan

Obrak 3.400 m2 leheneratzea ahalbidetu du eta 474.708 euroko aurrekontua izan du. Esku-hartze horren helburua plaza erakargarriagoa, funtzionalagoa eta irisgarriagoa egitea izan da, eta, aldi berean, altzari berriak jarri dituzte. Altzari horiek adin guztiak (0-99 urte) hartzen dituzten arren, arreta berezia eskaintzen die adin txikikoei eta helduenei. Aipatu ekintza jasoa zegoen agintaldi planean eta beronen … Jarraipena

Abian da eskola komunitatea artikulatzea helburu duen Herri Arte Eskolaren Eskola Kontseilua

Behin-behineko izaerarekin Herri Arte Eskola-k Eskola Kontseilua eratu du behin-betiko osaerarako oinarriak datorren ikasturte hasierarako finkatuta utziz. Hilabete batzuk atzera eginez Organismo Autonomoaren azken Gida Batzordean berau desegin eta 2 organu berri eratzeko erabakia hartu zen, Zuzendaritza Batzordea eta Eskola Kontseiluari dagozkionak hain zuzen ere. Lehenak udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako kideez osaturiko eta hauteskunde … Jarraipena

Datorren astelehenean hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal-igerilekuetan

Beraungo igerilekua Datorren astelehenean, ekainaren 20an, hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal-igerilekuetan, eta irailaren 11 arte luzatuko da bietan. Errenteriako udal kirol instalazioetan abonaturik dauden bazkideek bi instalazio horietarako sarrera abonamenduaren barne dute. Era berean, instalazioetara sartu ahal izango da eguneko sarrerekin, 5 sarrerako bonuekin, zein udako denboraldian bi instalazioetara sartzeko aukera ematen … Jarraipena

Talka Bulegoak 48 negozio lagundu ditu bere lehen urtean

Errenteriako Udalak Talka Bulego berria jarri zuen martxan iaz, pertsona autonomoei, negozioei eta enpresei doako orientazio- eta aholkularitza-zerbitzu bat eskaintzeko, bereziki merkataritzari, ostalaritzari, zerbitzuei, kulturari eta abarri begira. Zerbitzua Covid-19ak tokiko ekonomian eragindako ondorioei aurre egiteko garatu ziren ekintza guztietako bat izan da eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez eskaintzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen … Jarraipena

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Barakaldon jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko

Barakaldoko emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du aste honetan Barakaldon gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu … Jarraipena

Madalenetako programak ez du publizitaterik izango

Udalak herriko merkatariei jakinarazi nahi die aurtengo Madalenetako programan ez dela publizitaterik txertatuko. Covid19aren ondorio ekonomikoei aurre egiteko martxan jarritako Talka- eta Suspertze-Planaren baitan Bizi Errenteria programa abiarazi zuen 2020an Udalak. Errenteriarren eta Errenteriako ekonomia-sektoreen arteko harremanak sendotuz, bere osotasunean herriaren eta herritarron suspertze ekonomikoan eragiteko bokazioarekin sortu zuten ekimena, pertsonak erdigunean jarriz. Posizio hori … Jarraipena

Errenteriako Udalak HAPOa berritzeko irizpideak, helburuak eta konponbide orokorrak onartu ditu

2020an ireki zen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPOa) berrikusteko prozesua une erabakigarrira iritsi da, Errenteriako Udalak irizpide, helburu eta konponbide orokorren dokumentua onartu berri baitu. Ezinbesteko dokumentua da HAPOa berrikusteko prozesuan; izan ere, hura onartzearekin batera, erreferentziazko esparru bat ezartzen baita, eta horren gainean lan egiten eta irtenbide zehatzagoak eta egokiagoak prestatzen jarraituko da udalerri … Jarraipena