Madalenetako kartel lehiaketaren erakusketa Xenpelar Etxean

Gaur, maiatzak 30, zabalduko da Xenpelar Etxean Madalenetako XXXVI. Kartel Lehiaketan aurrez hautatutako 50 lanak erakutsiko dituen erakusketa. Madalenak 2022ko kartel iragarlea hautatzeko epaimahai kalifikatzailea ekainaren 7an bilduko da. Lan hauen artean ere Herri Saria jasoko duen lana aukeratuko da, herritarrek erakusketaren lekuan bertan bozka emateko aukera izango baitute ekainaren 6a arte. Bi sarien berri … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Datorren asteartean, hilak 31n, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2022ko apirilaren 26ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta … Jarraipena

Gerakineko 3,3 milioi euro erabiliko ditu Udalak proiektu estrategiko berriak abian jartzeko, dagoeneko martxan dauden batzuei bultzada emateko eta hainbat kosturen igoerari aurre egiteko

• Guztira 14 departamentutako 41 proiektu sustatuko dira diru horrekin • Gaikuntza horrekin udalak 68 milioi euro izango ditu exekutatzeko 2022an 2021eko kontuak ixtearekin batera gerakinaren zenbatekoa ezagutu da. Momentu hartan 8,9 milioi euroko gerakin bat zuen Udalak eta, 2021 urtetik zetozen gastu konpromisoak txertatu ondoren, 2022an sortu daitezkeen behar berezietarako 4,3 milioi euro gelditu … Jarraipena

Koldo Mitxelena BHIko eraikin erantsiak Mariasun Landa izena du jada

Duela bi aste Koldo Mitxelena Institutuak Mariasun Landa idazlea omendu zuen, eskolaren 50. urteurrenaren ospakizunen barruan. Orduan eman zen jakitera institutuaren eraikin erantsiak Mariasun Landa izena izango zuela aurrerantzean. Gaur goizean ekitaldia egin dute Udaletxean eta bertan parte hartu dute Mariasun Landa idazleak berak, Koldo Mitxelena Institutuko zuzendari Arantxa Igartuak, ikastetxeko DBHko 1. mailako ikasle … Jarraipena

Errenteriako LGTBI+ pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko ekintza-plana aurkeztu dute

Errenteriako Tokiko Gobernu Batzarrak maiatzaren 17an onartu zuen Errenteriako LGTBI+ ekintza-plana eta atzo dokumentuaren aurkezpen publikoa egin zen Emakumeen Etxean. Azken hilabeteetan LGTBI+ pertsonekin eta eragileekin egin den lanketaren ondorioz datozen urteetarako adostutako bide-orria aurkeztuko zen bertan. Erreteriako LGTBI+ pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko helburu orokorra lortzeko, 4 helburu espezifiko zehaztu dira: 1. LGTBI+ pertsonen ikusgarritasuna eta … Jarraipena

Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna dela eta

2001eko azaroaren 2an Aniztasun Kulturalari buruzko UNESCOren Adierazpen Unibertsala onartua izan zen aho batez, kulturen arteko elkarrizketa bakearen bermerik onena delako uste osoarekin. Adierazpen horretan, besteak beste, aniztasun kulturala “herritarron ondare amankomun”tzat balioetsi zen. 2022ko Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna baliatuz, Errenteriako Udalak herrian bizi diren hizkuntza eta kultura guztien eta haien eramaile diren pertsonekiko aitortza … Jarraipena

Errenteria murgilduta dago Kultur Aniztasunaren egunetan

Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira programa zabala antolatu dute Errenterian publiko guztientzako. Kultur aniztasunaren balio positiboa aldarrikatzeko eta aberastasuna azpimarratzeko, kolorez jantziko da herria. Hain justu, honakoa izango da programa: Beraungo dendetako erakusleihoetan Helduen Hezkuntzako ikasleek aurreko urtean egindako argazkiak dituzte ikusgai joan den larunbatetik. Bestalde, aste honetan, ostegunetik igandera bitarte ‘11 Zapore’ ekimenean herriko … Jarraipena

Bukatu dituzte Fanderia eta Lartzabal auzoen ondoko bidegorri-gunea birnaturalizatu eta aberasteko lanak

Aizpea Otaegi alkatea eta Javier Hurtado Turismo sailburua Azken 4 hilabeteetan lanean aritu dira ingurune honetan bidegorriak Errenteria-Oiartzun eremuan duen kalitatea hobetzeko eta dagoeneko, behin lanak amaituta, herritarren eskura dago. Gaur eremu hori bisitatu eta aurkeztu dute Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak eta Javier Hurtado Turismo sailburuak. Arditurriko bidegorria, ondare- eta natur-baliabide garrantzitsua da Oarsoalderarentzat; eskualdeko … Jarraipena

Klima aldaketari aurre hartzeko, 25 milioi euroko hamarkadarako plana osatu du Udalak

Errenteriako Udala hamarkada honetarako Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko ekintza plana (KEIEP) garatzeko proiektuan murgilduta ibili da azken hilabeteotan, zeina maiatzaren 3ko Tokiko Gobernu Batzordean onartu zen. Plan horren bidez, klima aldaketak herrian eragingo dituen aldaketei aurre hartu eta energia iraunkorraren bidean pausoak eman nahi ditu udalak. Plan hori zuzenean inplikatutako udaleko arlo guztietatik, Energia … Jarraipena

‘Francisaldia’-k sexu eta genero askapenaren aldeko ekimenei emango die bide

Aurten, lehenengo aldiz, maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna, ekainaren 10a, Francis erailketaren 43 urteurrena, eta ekainaren 28a, sexu askapenerako nazioarteko eguna, barnebilduko dituen Francisaldia zikloa antolatu du Udalak LGTBI+ mahaiarekin elkarlanean. Maiatza eta ekaina bitartean, mota anitzetako ekintzak burutuko dira, betiere, berdintasunerako eskubidearen eta sexu- eta genero-orientazioagatiko diskriminaziorik ezaren alde, hau da, aniztasunaren bizipen … Jarraipena