Udalak bakardadea sentitzen dutenentzako programa jarri du abian

Ezkerretik eskuinera: Eñaut Gracia, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, eta Aizpea Otaegi, alkatea Nahi gabeko bakardadea gure gizartean dagoen errealitate bat da, batez ere adinekoei eragiten diena, eta udalerriko biztanleen % 25ek 65 urte baino gehiago dituela aintzat hartuta, oso kontuan hartu beharreko zerbait da politika publikoak garatzerakoan. Zentzu honetan, COVID-arekin, konfinamenduaren lehen fasean, zaintza sare publiko-komunitarioa … Jarraipena

Cristobal Gamon ikastetxeko patio estalia, dagoeneko ikasleen eta auzotarren eskura

Aurkezpenean egon dira: Udal ordezkariak, Eskolako ordezkariak, Guraso Elkarteko ordezkariak eta Auzo Elkarteko ordezkariak Cristobal Gamon ikastetxeko patioetako bat estaltzeko egitura eraikitzeko lanak bukatu dira eta dagoeneko ikasle zein auzotarren eskura dago aire zabaleko espazio estali hori. Errenteriako Udalak herri hezitzailean sakontzeko politikak garatzen jarraitzeko konpromisoa hartu zuen legegintzaldi planean eta bide horretan urratsa da … Jarraipena

Datorren astean zabalduko du Herri Arte Eskolak matrikulazio kanpaina

Garazi Lopez de Etxezarreta, Herri Arte Eskolaren lehendakaria • Herri Arte Eskolaren 22/23 ikasturteari begira izen-ematea, zabalik maiatzaren 5etik aurrera • Berrikuntza nagusia Arte Plastiko-Ikusizkoak 8-11 urte bitartekoentzat zabaltzea izango da Udaberriko oporraldiaren ondoren 21/22 ikasturte honen azken txanpari hasiera eman zaion honetan Herri Arte Eskola ikasturte berezi bati amaiera ematear da hurrengoari ekin ahal … Jarraipena

Herri Behatokian parte hartzeko 750 herritarri gonbidapenak bidali dizkie Errenteriako Udalak, politika publikoak modu partekatuan sortu eta ebaluatzeko ahaleginean sakonduz

Errenteriako Udalak Herri Behatokia abiatuko du, herritarrekin batera udal politika publikoak baloratu eta hobekuntzak zein lehentasunak zehazteko. Behatokia 60 herritarrek osatuko dute, erroldan zozketaz aukeratuak izan dira eta datozen egunetan gutun bat jasoko dute etxean. Udalak ekimen berri honen bidez urrats kualitatibo bat emango du gobernantzari dagokionez, herritarren ahotsa politika publikoetara gerturatzeko tresna berriak ahalbideratuz. … Jarraipena

Udalak 600 inkesta egingo ditu herritarren artean, gogobetetze-maila eta beharrak ezagutzeko

Udalak azterlan bat egingo du, inkesta bidez, ezagutzeko herritarrek udalerriarekin, udal-gobernuarekin eta udaleko zerbitzuekin lotutako hainbat gairi buruz duten iritzia. Azterlan hori bi urtean behin egiten da 2016tik, errenteriarren gogobetetze-maila ezagutzeko eta beharrak zein hobetu beharreko arloak hautemateko. Astelehenean hasiko dira inkestak egiten. Azterlan hori egiteko, Udalak 600 inkesta egingo ditu herritarren artean. Aste honetan … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Datorren asteartean, hilak 26ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2022ko martxoaren 29ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta … Jarraipena

Iruzurraren aurkako Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduak, 2021eko otsailaren 12koak, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duenak, adierazten du estatu kideek neurri egokiak aplikatu behar dituztela Batasunaren finantza-interesak babesteko; era berean zaindu behar dute Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako neurriei dagozkien funtsak erabiltzeko orduan Batasuneko eta estatuko zuzenbide aplikagarria bete dela, bereziki, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1- 2022ko otsailaren 22ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2- Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 348 zk.tik … Jarraipena

Herritarren errentan oinarritutako fiskalitate justuago bat proposatu du Udalak

 Ekitatean eta justizia sozialean oinarritzen den proposamen honen bitartez hainbat udal zerbitzu ordaintzeko norberaren gaitasun ekonomikoa hartuko da erreferentzia gisa Errenteriako Udalak herritarren errentan oinarritutako fiskalitate justuago baten planteamendua eramango du apirileko udalbatzara Lehenengo fase honetan, 2022-2023 ikasturteari begira aplikatuko da hainbat udal zerbitzu publikotan Politika honen helburu nagusia da Udal Zerbitzu Publikoak denentzat irisgarri … Jarraipena

Astelehenetik aurrera ukrainarrentzako janaria eta bestelako baliabideak jasoko dituzte Udaletxeko arkupetan

Ukrainako pertsonentzako laguntzaren jasoketa errazteko, astelehenetik aurrera elikagaiak eta jarraian zehazten diren bestelako baliabideak biltzeko gune bat jarriko dute Udaletxeko sarreran. Postua irekita egongo da astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara. Jasoko diren elikagaiak eta bestelakoak: • Janaria: Haurren janaria eta janari azkarra (sukaldatu behar ez dena, adibidez, latak eta barritak). Ez da kristalezko ontzirik jasoko. • … Jarraipena