Markolako eskola, auzoari begira

Agustinak auzoan kokatuta dagoen Markola eraikinak erabilera anitzak izan ditu urte luzez. Egun, Koldo Mitxelena ikastetxeak haur eta lehen hezkuntzako lerro bat du bertan eta auzoko haurrak dira, batik bat, eraikin erdiari zein kanpo espazioari bizitza ematen diotenak. Auzoan erabat txertatuta dagoen eraikina izaki, inbertsioa egin eta auzoarentzat erabilgarri izan zitezkeen zenbait ekipamendu bertan sortzea … Jarraipena

‘Liburua opari’ kanpaina martxan jarri du Udalak

Urte amaierarekin batera gertukoenei opariak egiteko ohitura izaten dugu. Hori dela eta, beste urtebetez, “Liburua opari” kanpaina jarri du abian Udalak, irakurzaletasuna eta euskarazko literaturari bultzada emateko helburuz. “Liburua opari” txartelak % 20ko deskontua eskainiko dizu euskaraz idatzitako liburuetan, betiere herriko liburu-dendetan erosiz gero. Txartelok Udal Hizkuntza Politika departamentuan eskuratu ahal izango ditu herritar orok, … Jarraipena

Errenteriako Udalbatzarrak bat egin du Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin

MIGRAZIORAKO EUSKAL ITUN SOZIALA JASO NAHIKO GENUKEENA ESKAINTZEA Migrazioa ez da egoeraren araberako fenomenoa, baizik eta munduan, Europan eta Euskadin gertatzen den egiturazko egoera bat. Erantzun egokia eskaintzea obligazioa da barne-zuzenbidean eta Europako zuzenbidean, eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan zein giza eskubideen zuzenbidean. Dimentsio arauemailea dauka. Etorkinek, asilo-eskatzaileek, Bidaiderik Gabeko Adingabeek eta Gazte Atzerritarrek (BGAA/BGGA), iragaitzazko … Jarraipena

Datorren asteartean izango da udalbatzaren ohiko osoko bilkura

Datorren asteartean, hilak 30, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzek aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2021eko urriaren 26an eginiko ohiko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. (2021IUBA0009) 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak … Jarraipena

Datorren astean Galtzaraborda eta Fanderiako auzo batzarrak egingo dituzte

Auzo batzarrak aurrera doaz eta datorren astean Galtzaraborda eta Fanderiaren txanda izango da. Galtzarabordako auzo batzarra astelehenean izango da, azaroak 29, 18:30ean, Parke kalea, 22, atzealdean (“Orotarik” ondoan). Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Jose Manuel Ferradas zinegotziek parte hartuko dute. Fanderiako batzarra asteazkenean, abenduaren 1ean izango da, 18:30ean, Erdiko-Erreka Auzo Elkartean, Aizpea … Jarraipena

2021eko azaroaren 25erako Errenteriako Udalaren erakunde adierazpena Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Eguna dela eta

Azaroaren 25 honetan Istanbulgo Hitzarmena ekarri nahi dugu gogora, urte luzeetan zehar Mugimendu Feministak egindako Indarkeriaren ikuspegia bildu zuen lehen tresna loteslea. Hitzez hitz esaten du “emakumearen aurkako indarkeriagatik” ulertu beharko dela giza eskubideen urraketa bat eta emakumeen aurkako diskriminazio modu bat, eta generoan oinarritutako indarkeria-ekintza guztiak izendatuko direla, emakumeentzat kalte edo sufrimendu fisiko, sexual, … Jarraipena

Indarkeria matxistari aurre egiten jarraitzeko konpromisoan berretsi da Udala

Itziar Ostolaza, Berdintasun zinegotzia, eta Aizpea Otaegi, alkatea. Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunaren bezperetan, eta legegintzaldiaren erdia gainditu dugun honetan, Errenteriako Udalak gai honen inguruan egindako ibilbidea baloratu eta gure herrian bizi den errealitatearen inguruko gogoeta partekatu nahi izan du. Lehenik eta behin, azpimarratu nahi du gai honekiko sentitzen duen ardura Instituzionala. Estrukturala den eta … Jarraipena

Datorren astean Iztieta, Alaberga eta Erdiguneko auzo batzarrak egingo dituzte

Auzo batzarrak aurrera doaz -dagoeneko zortzi egin dira- eta datorren astean Iztieta, Alaberga eta Erdigunearen txanda izango da. Iztietako auzo batzarra astelehenean izango da, azaroak 22, 18:30ean, Gurekin Auzo Elkartean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Maite Gartzia zinegotziek parte hartuko dute. Asteartean, azaroak 23, Alabergako bilera izango da, 18:30ean, Arditurri Auzo Elkartean, … Jarraipena

58,1 miloi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du Udal Gobernu Taldeak 2022rako, aurtengoa baina %5 handiagoa

• Nagusiki Foru Funtsa berreskuratzeak 2021eko aurrekontuarekiko %5eko igoera dakar • Arlo estrategiko guztien gastu programek gora egin dute • Inbertsioetan inoiz baina apustu sendoagoa, %70aren igoera batekin • Zuhurtziaz jokatzeak, azken urteetan udalaren zorra kitatzen segitzeko parada eskaini dio Udalari. 2018an zuen zorra 13,7 miloi eurokoa zen eta 2022ko aurrekontua 9,7 miloiko zorrarekin abiatuko … Jarraipena

Errenteriako Udalak datorren astelehenera arte luzatu du Gazte Enplegu Planeko hainbat lanpostuetako izena emate epea

Errenteriako Udalak Gazte Enplegu planean izena emateko epea luzatzea erabaki du. Hainbat lanpostu aldi baterako betetzeko hautaketan parte hartu ahal izateko, azaroaren 22ra arte luzatu du izena emateko aukera. Eskaintza hauek Lanbideren webgunean agertzen dira eta bertan egin daiteke izena-ematea. Gogoratu egin behar da plaza hauek 30 urte baino gutxiago dituzten Errenteriarrei zuzendutakoak direla eta … Jarraipena