Gobernu Taldea ordenantza fiskalen gainean lanean ari da jada

Ordenantza fiskalak urtero onartzen diren arau garrantzitsuenetakoak dira. Zentzu horretan, Gobernu Taldeak jakinarazi nahi du dagoeneko ordenantza horien prestaketa lanetan ari dela, eta gainontzeko talde politikoei helarazi diela zirriborroa, horren gainean lan egiteko eta ahalik eta babes eta adostasun handienarekin onartu daitezen. Hori dela eta, espero dute datozen egunotan ordenantza horien gainean lan egin ahal … Jarraipena

Oraindik ere zabalik da kirol jarduera gidatuetan izena emateko epea

Galtzaraborda eta Fanderia kiroldegietako jarduera gidatuetarako izena emateko epea zabalik da oraindik. Zirkulazio askeko jarduera ugari daude ‘Kirol Ekintzak’ programaren baitan, hala uretakoak nola aretokoak. Sarrera askeko formatuan 160 saio baino gehiago eskaintzen dira astean eta 22 modalitate desberdin (indoor zikloa, aerobica, zumba, pilatesa, body combat, yoga,…). Formatu honekin, tarifa bakar bat ordainduta ikastaro guztietara … Jarraipena

Orientabide juridikoa eta norbanakoaren jabekuntzarako gunea eskainiko dituzte Emakumeen Etxean

Emakumeen Etxean eskainiko diren bi zerbitzu berri aurkeztu ditu Emakumeen Etxeko talde eragileak: aholkularitza juridikoa eta norbanakoaren jabekuntzarako gunea. Orientabide juridikoa Aholkularitza eta orientabide berezia arlo juridikoan, genero ikuspegitik, emakumeen diskriminazio, babesgabetasun eta indarkeria egoeren inguruan laguntzeko: indarkeria matxista eta etxekoa, jazarpen sexuala, eraso sexualak, famili zuzenbidea, lanerako zuzenbidea, atzerritartasuna, etxeko langileen eskubideak, hirugarren adina: … Jarraipena

Urtea amaitu baino lehen aurkeztuko den agintaldi planaren lehen zertzeladak eman ditu Gobernu Taldeak

Gobernu Taldeko kideak Gobernu Taldeak lehen 100 egunen balorazioa egin du eta agintaldi planaren ardatz nagusiak izango direnak aurkeztu ditu estreinekoz. Gobernu Taldeak agerraldia egin du Reina Aretoan eta berau osatzen duten kide guztiak bertaratu dira. Agerraldian, urtea amaitu baino lehen orain arte Udal osoa buru-belarri lanean aritzera eraman duen Agintaldi Plana publiko egingo dutela … Jarraipena

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko epea, zabalik

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion 2019ko ekitaldiko kobratze errolda egin eta ordainagiriak jaulki direlarik, kobratzeko borondatezko epeari hasiera eman zaio, ondorengo xehetasunak kontutan hartuz: Ordaintzeko epea: – 2019ko urriaren 1etik azaroaren 11 arte, biak barne. Ordaintzeko modua: Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean, hots, azaroaren 11n, baimendutako Entitate eta kontuan kargatuko dira. Helbideratu gabeko ordainagiriak … Jarraipena

Ur hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa azaroaren 18a arte ordaindu daiteke

2019ko bigarren hiruhilekoari dagokion uraren hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa ordaintzeko borondatezko epea irekita dago eta azaroaren 18an bukatuko da. Helbideratutako ordainagiriak, beti bezela, epearen azken egunean kobratuko dituzte. Ordainagiria helbideratu gabe duten zergadunek, beren ordainketak Udaleko ZU! Zerbitzuan eta Errenteriako Udalaren entitate laguntzaileetan egin ditzakete, aipatutako epea amaitu bitartean. Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, … Jarraipena

Arabierak eta amazigherak irekiko dute Hizkuntzen Topagunearen jarduera

Errenterian hitz egiten diren hainbat hizkuntza-komunitatetako elkartekideekin batera, Errenteriako Udalak Hizkuntzen Topagunea abian jarriko du ikasturte hasiera honetan. Herriko kultur aberastasuna handitzen duen hizkuntza aniztasuna nabarmentzeko eta ezagutarazteko tresna da Hizkuntzen Topagunea. Aipatu komunitateetako hiztunek beraien hizkuntzaei zein, oro har, kulturei buruzko ikastaroak eta difusio jarduerak egingo dituzte. Era berean, euskarara zein euskal kulturara gerturatzeko … Jarraipena

Igandean ‘Errenteriako Hiria II. Ikurrina’ jokatuko dute Oiartzun ibaian, ETE ligako azken estropada puntuagarria

Lehen aldiz, sarien zenbatekoak kategoria bereko gizonezkoenen berdinak izango dira Igandean, 12:00etan, ‘Errenteriako Hiria II. Ikurrina’ jokatuko dute Oiartzun ibaian, Hibaika AEk eta ETEk – Emakumeen Traineru Elkarteak – antolatuta, Errenteriako Udalaren laguntzarekin. ETE ligako azken estropada puntuagarria izango da hau. Estropada aurkezteko egin duten prentsaurrekoan, Hibaikako ordezkari diren Maika Tameronek eta Jon Iriondok azaldu … Jarraipena

Udalak larrialdi plana osatu du G7koen goi-bilerak eragin ditzakeen auto-pilaketen inguruan

Trafikoaren mantsotzeak are gomendagarriagoa egiten du garraio publikoa erabiltzea Babes Zibilarekin, Gurutze Gorriarekin eta SOS Deiak erakundearekin koordinatuta, Errenteriako Udala lanean ari da aurre egiteko abuztuaren 23, 24 eta 25ean herriaren inguruko autopistetan gerta daitezkeen auto-pilaketen ondorioei. Miarritzen (Lapurdi) egingo duten G7koen goi-bileragatik mugaren inguruan harturiko segurtasun neurriek eragin ditzakete aipatu pilaketak. Larrialdietarako arduradunek adierazi … Jarraipena