Herritarrek parte hartzeaz eta gobernantzaz duten iritzia jaso nahi du Errenteriako Udalak

Herritarrekin dituen harremanen eta hauei eskaintzen dizkien zerbitzuen inguruko azterketa bat egiten ari da Errenteriako Udala. Instituzioa eta herritarrak gerturatu asmoz heldu dio ekimen honi, eta besteak beste herritarrek erantzuteko inkesta prestatu du. Hori dela eta, udal arduradunek herritar guztiak animatu nahi dituzte galdetegia erantzutera. Hamabi galdera dituen inkesta sarean zein paperean bete ahal izango … Jarraipena

3,9 milioi euro gehituko zaizkio 2024ko aurrekontuari agintaldi planeko proiektuak garatzeko

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Eneko del Amo, Ogasuneko zinegotzia; Aizpea Otaegi, alkatea, eta Maite Gartzia, alkateordea. 2023ko kontuak ixtearekin batera, gerakinaren zenbatekoa zehaztu du Udalak; hau da, aurreko ekitaldiko gastu eta sarreren arteko diferentzia zenbatekoa izan den. 2023a aurrezki garbiarekin eta diruzaintzako gerakin positiboarekin amaitu du Udalak. Bestalde, Udalak Finantzatzeko Gipuzkoako Foru Funtsaren 2023ko likidazioa ere … Jarraipena

Udalak partzela bat utziko dio Eusko Jaurlaritzari Altzaten, 39 etxebizitza publiko eraikitzeko

Udalerria Gune Tentsionatu izendatzeko eskaerarekin batera Errenteriako Udalak Eusko Jaurlaritzari aurkeztu zion Neurrien Plan Espezifikoak detektatutako desorekak zuzentzeko hainbat neurri jasotzen ditu, bai eta 3 urteko epean horiek garatzeko egutegia ere. Besteak beste, etxebizitza publikoak sustatzea garrantzi handiko gaia da, eta Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza eskatzen du. Ildo horretan, aipatutako planak 39 etxebizitza … Jarraipena

Madalenetako kartel lehiaketarako lanak aurkez daitezke jada

Errenteriako Udalak XXXVIII. Kartel Lehiaketa deitu du, Madalenak 2024 jaietako irudia izango dena aukeratzeko. Iaz bezala, aurten ere bi kategoria ezberdin izango dira lehiaketan: orokorra eta haurrena. Kategoria orokorreko kartel irabazlea Madalenak 2024ko kartel iragarlea izango da eta 1050 euro jasoko ditu sari gisa. Haurren kategoriako lan irabazlea, aldiz, Madalenetako haurren programazioko irudia izango da … Jarraipena

Pontikako aparkalekuetarako onartutako eskaeren behin-behieneko zerrenda argitaratu du Udalak

Errenteriako Udalak pausoak ematen jarraitzen du Pontikako aparkalekua martxan jartzeko. Eraikinak autoak aparkatzeko 180 toki ireki izango ditu, eta beste 6 motorrentzako. Otsailean ireki zen eskaerak aurkezteko epea, eta behin horiek aztertuta, Udalak onartutako eskaeren behin-behineko zerrenda argitaratu du. Konstultatu esteka honetan onartutako eskaeren behin-behineko zerrenda. Autoentzako plazetatik 66 eta motorrentzako 6ak lau urterako alokairu … Jarraipena

Bidez Bide garraio zerbitzua arratsaldeetara zabalduko dute astelehentik aurrera

Landa eremuko biztanleentzako garraio egokitua eskaintzen duen Bidez Bide zerbitzua indartzeko erabakia hartu dute Errenteriako Udalak eta Behemendi Landa Garapeneko Elkarteak. Orain arte, goizez bakarrik erabilgarri zegoen zerbitzua arratsaldeetara ere zabalduko dute hurrengo astelehenetik aurrera, uztailean eta abuztuan izan ezik. Goizeko zerbitzua, aldiz, urte osoan zehar erabili ahal izango da, abuztuan eta Gabonetan izan ezik. … Jarraipena

Oarsoaldeko udalek errenta aitorpena euskaraz egitera deitu dituzte zergadunak

2023ko errenta aitortzeko epea zabaltzera doan honetan, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek dei egin diete Oarsoaldeko zergadun guztiei errenta aitorpena euskaraz egiteko eta, bidenabar, ogasunarekin harremana euskaraz izatera animatu dituzte herritarrak. Oiartzungo Landetxe eraikinaren aurrean eginiko agerraldian parte hartu dute Errenteriako euskara zerbitzuko teknikari Iulen Odriozolak, Pasaiako euskara zerbitzuko teknikari Goizargi Oruesagastik, Oiartzungo Udalarentzat … Jarraipena

Uraren hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa ordaintzeko epea, zabalik

Ogasun saileko ordezkariak hartutako erabakiaren bidez 2023ko 4. hiruhilekoari dagokion Uraren Hornidura eta Estolderia Zerbitzuagatik Tasaren padroia onetsi eta gero, jendaurreko informaziora jartzen da. Era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onesten duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren 18. artikuluan galdatzen den borondatezko zerga bilketaren epea eta modua adierazten dira. Hori guztia ondoko arau hauen … Jarraipena

Sutea izan da Andra Mari kalean

Argazkia: Oarso Bidasoko Hitza Andra Mari kaleko 13. zenbakian sutea piztu da gaur eguerdian. Suhiltzaileek azkar itzali ahal izan dute sutea eta ez da inor zauritu. Behin sutea itzali eta eraikina hoztu ostean, udal-arkitektoak eraikina nola geratu den aztertu du. Egindako ikuskapenean, suak ez duela egitura kaltetu ondorioztatu du eta horregatik, lehen solairuko bizilagunek izan … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, martxoak 26, asteartea, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2024ko otsailaren 27ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, … Jarraipena