Udalbatzaren ohiko osoko bilkura datorren asteazkenean izango da

Datorren asteazkenean, hilak 24ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2023ko apirilaren 25eko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, … Jarraipena

Udalak Gaztañoko igogailua jartzeko lanak esleitu ditu

Igogailuaren simulazioa Lizitazio-prozesua amaituta, Udalak Iparragirre Eraikuntzak Lanak SL enpresari esleitu dizkio udalerriko erdigunea eta Gaztaño auzoa lotuko dituen hiri-igogailua jartzeko eta urbanizazio osagarria egiteko obrak. Proiektuak 663.548 €-ko aurrekontua du, eta 6 hilabeteko exekuzio-epea aurreikusten da. Zehazki, azpiegitura honek 12 metroko desnibela gaindituko du Maria de Lezo eta Zabaleta Anaiak kaleen artean. Igogailuak 17 … Jarraipena

Orioko hilketa matxista salatu eta kontzentraziora deitzeko erakunde adierazpena onartu du Errenteriako Udalak

Udaleko talde politiko guztiek ondorengo adierazpen instituzionala onartu dute: Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Orion jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko Orion emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu … Jarraipena

Etxebizitza hutsak mugitzea sustatzeko dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea zabaldu du Udalak

Udalak zabaldu du hutsik dauden etxebizitzak mugitzea sustatzeko dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea. Dirulaguntza horien helburua da etxebizitza hutsak mugitu, eta alokairu sozialera bidera daitezen bultzatzea. Horretarako, 3.500 euro arteko dirulaguntza emango du Udalak etxebizitza bakoitzeko, kontzeptu hauengatik: • Birgaitzeko obrak egitea • Ekipamenduak erostea edo instalatzea • Ziurtagiri energetikoa egitea Etxebizitza hutsek honako baldintza hauek … Jarraipena

Gaueko aparkaleku gisa erabil daiteke Arramendiko parkerako sarrera Lousada kaletik

  Lousada kaletik Arramendi parkera sartzeko zabalgunea aparkaleku gisa erabil daiteke gauez, ordutegi honetan: UDAKO ORDUTEGIA, martxoaren azken igandetik urriaren azken igandera: 21:00etatik 09:00etara. NEGUKO ORDUTEGIA: urriaren azken igandetik martxoaren azken igandera: 20:00etatik 09:0etara. Gaueko parkina ezartzea Gaztaño eta Agustinak auzoetako bizilagunen eskariaren ondorio da. Horren bidez, inguruan ordu jakin batzuetan aparkatzeko arazoari irtenbidea eman … Jarraipena

Maurice Ravel, Aita Donostia eta Juan Crisostomo Arriaga kaleen arteko igogailuak ireki dituzte

Dagoeneko erabilgarri daude Beraungo Maurice Ravel, Aita Donostia eta Juan Crisostomo Arriaga kaleak lotzen dituzten bi hiri-igogailuak. Igogailu hauekin ibilbide irisgarri bat lortzen da, Juan Crisostomo Arriaga kalea eta Aita Donostia kalearen atzealdea eta Aita Donostia kalea lotzen dituen lehenengo igogailu batekin hasten dena, eta bigarren igogailu bat Aita Donostia kaleko kontrako espaloitik Maurice Ravel … Jarraipena

Udalak beste errekerimendu bat egingo dio Eusko Jaurlaritzari, Papresaren jardueraren ondoriozko zarata eta usainak direla eta

2020ko urrian Quantum Capital Parteners enpresak Papresa erosi zuenetik, konpainia birmoldaketa batean murgilduta egon da, prentsa-paperaren ekoizpenaren zati bat enbalaje-paperera dibertsifikatzeko helburuarekin. Birmoldaketa hori hasi zenetik, eta enpresaren kokalekuak herritarren ongizatean dituen eraginak arintzeko Udalaren kezkaren ondorioz, enpresak hainbat konpromiso hartu zituen publikoki, eta neurri batzuk jarri zituen abian, bereziki zaratei eta kamioien trafikoari buruzkoak. … Jarraipena

Hobekuntza nabarmenak egongo dira herri mailako garraio publikoan astelehenetik aurrera

Errenteriak hiri-autobusen sare bat du, udalerri osoari zerbitzua ematen diona, mugikortasun jasangarriagoa sustatuz, mugikortasun bertikala eta oinezko joan-etorriak errazten dituzten igogailuen sarearekin batera. Ildo horretan, eta politika horietan sakontzeko, maiatzaren 8tik aurrera hobekuntzak ezarriko dira egungo lineetan, eta, gainera, maiatzaren 13tik aurrera, larunbata, gaueko zerbitzu berri bat eskainiko da bi autobus lineen bidez. Gogoratu behar … Jarraipena

Gerakineko 4,6 milioi euro proiektu estrategikoak zein berriak bultzatzeko

Argazkian, ezkerretik eskubira: Maite Gartzia, alkateordea, Aizpea Otaegi, alkatea, eta Eneko del Amo, Hirigintza zinegotzia Ingurumena, kirolak, tokiko ekonomia eta garraio publikoarekin zerikusia duten proiektuak bultzatuko dira batez ere 2022ko kontuak ixtearekin batera gerakinaren zenbatekoa ezagutu du Udalak, hau da, aurreko ekitaldiko gastu eta sarreren arteko diferentzia, gastatu ez dena. 4,6 milioi euroko gerakina da, … Jarraipena

Alabergako gaueko behin-behineko aparkalekua 24 ordukoa izango da eta TAO gune gisa gaituko da

• Baita ere TAO aparkaleku arautuak izango dira Agrupación Taurina Hermanos Camino egoitzaren ondoan daudenak • Alaberga auzoko 33, 34, 35, 36 eta 37 zenbakietako bizilagunak TAOko 4. gunean sartuko dira, eta egoiliar-txartela eskuratu ahal izango dute • Neurri hauek maiatzaren 2an, asteartean, sartuko dira indarrean Topoa lurperatzeko obrak direla eta, iaz Alaberga auzoko aparkaleku-kopurua … Jarraipena