Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala Emakumeen Nazioarteko Egunean

Aurten ere, martxoaren 8 honetan, emakumeei historikoki kendu zaizkien eskubideak lortzeko egindako borroka anitzen esanahia gogora ekarri eta aldarrikatu nahi dugu. Borroka horiek, zalantzarik gabe, emakumeen bizitzako hainbat arlotan aurrerapen handiak lortzen lagundu dute, eta emakumeen elkarteen eta mugimendu feministaren ekarpenik gabe ez ziratekeen posible izango. Norbanakoen, kolektiboen eta erakundeen arteko elkarlana da, nork bere … Jarraipena

Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala Ukrainako gerrari buruz

ZIOEN AZALPENA Errusiako Gobernuak Ukraina erasotzeko eta inbaditzeko hartutako erabakiaren ondorioz, joan den ostegunetik dozenaka pertsona hil dira, ehunka zauritu, eta asko eta asko alde egiten ari dira, bonbetatik ihesi. Errusiako Gobernuaren oldarraldia justifikaziorik gabeko erasoa da, inoiz ez bezalako larritasuna duena, eta nazioarteko zuzenbidearen urraketa nabarmena, segurtasun globala eta egonkortasuna arriskuan jartzen dituena. Horregatik … Jarraipena

Errenteriako Udalak 1,3 milioi euro bideratuko ditu zaintza duintzeko, garapen ekonomikorako, ingurumenerako eta digitalizaziorako

Ezkerretik eskuinera: Garazi Lopez de Etxezarreta, Ogasun zinegotzia; Aizpea Otaegi, alkatea; Maite Gartzia, alkateordea Errenteriako Udalak 1.3 milioi euro jaso ditu Covid-aren krisiaren ondorioak arintzeko autonomiei zuzendutako ezohiko funtsaren bidez Kopuru hau 2022 urterako onartu zen aurrekontuari gehitzen zaio 4 ardatz nagusi marraztu ditu dirua erabiltzeko eta hauen onarpena martxoko udalbatzan bozkatuko da: zaintza lanak … Jarraipena

Udalerriaren irisgarritasun plana eguneratzeari ekin dio Errenteriako Udalak

Errenteriako Udala Udalerriko Irisgarritasun Plana eguneratzen hasi da. Une honetan, inkesta bat Internet bidez betetzeko eskatu die herritarrei, diagnostikoa osatzeko helburuarekin. Plan horrek Errenteriako irisgarritasunaren egoera ebaluatuko du, bai eta udalerriko irisgarritasunaren arloko jarduketa garrantzitsuenak ere, hiri-inguruneak, espazio publikoak, udal-eraikinak, garraio publikoa eta informazio-sistemak pixkanaka egokitzeko. Udalaren lehen irisgarritasun-plana 2003. urtean egin zen, eta 2011. … Jarraipena

Erakunde adierazpena, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 46. urteurrena dela eta

Otsailaren 25ean, ostirala, onartutako adierazpen instituzionala: 2022ko otsailaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa sortu zeneko berrogeita seigarren urteurrena ospatuko du Saharako herriak. 46 urte dira Mendebaldeko Sahara okupatu zutela eta Saharako herriaren borroka hasi zela. Hala ere, egoera ez da konpondu oraindik, eta giza eskubideak urratu egiten zaizkie hala lurralde okupatuetan bizi direnei nola Tindufeko … Jarraipena

Trafiko aldaketak eta afekzioak inauteriak direla eta

Inauteriak direla-eta, trafikoaren inguruko hainbat neurri ezarri ditu Udaltzaingoak otsailaren 27rako. Desfilearen ibilbidea Desfilea igandeko 11:00etatik 15:00etara izango da eta hau izango da ibilbidea: Pontika-Arramendi pasealekua – Errioxa biribilgunea – Tulle – Mª de Lezo – Xenpelar – Biteri –Nafarroako biribilgunea–Nafarroako etorbidea – Galiziako biribilgunea – Nafarroako etorbidea– Zumardia- Santa Klara biribilgunea (Matxain). Zirkulazioaren gaineko … Jarraipena

Zuzenean jarraitu ahal izango da datorren astearteko udalbatzarra, online

Datorren asteartean, hilak 22an, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko Osoko Bilkura egingo dute. Saioa telematikoa izango da eta, publikotasuna bermatze aldera, zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez, honako esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. Udalbatzak 2022ko urtarrilaren 25ean eginiko ohiko osoko bilkurari dagokion bideo-akta, egoki bada, onartzea. (2021IUBA0001) 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak … Jarraipena

ETSk astelehenean, otsailaren 21ean, hasiko ditu Galtzaraborda aurrealdean Topoaren saihesbidea eraikitzeko lanak

Egun horretatik aurrera, geltokiaren ondoan dagoen parkea obrako etxolak eta metaketa-guneak instalatzeko okupatuko da, obrak amaitu arte Garraio Sailak, ETS erakunde publikoaren bitartez, datorren astelehenean, otsailaren 21ean, hasiko ditu Galtzarabordan Altza eta Pasaia Errenteriako auzo horrekin lotuko dituen lurpeko trenbide saihesbidea egiteko obrak. Horren ondorioz, inguru horretan bizi diren topoaren erabiltzaile guztiek 7,5 minutuz behingo … Jarraipena

Papresak konpromiso zehatzak hartu ditu Udalarekin, zarata eta kamioien trafikoa berehala hobetuko dutenak

Argazkian: Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea, eta Miguel Sanchez, Papresako zuzendaria. Papresa gure udalerriko eragile ekonomiko garrantzitsua da. Duela gutxi Alemaniako industria-funts batek erosi zuenetik, CEO berriak zuzentzen du, eta eraldaketa-prozesu garrantzitsu batean murgilduta dago. Prozesu horrek 50 milioi euroko inbertsioa dakar, eta afekzioak eragiten ari da, Papresak Errenteriako hirigunean duen salbuespenezko kokapenaren ondorioz. Bizikidetza hobetzeko … Jarraipena

Merkataritza eta Ostalaritzako Aholku Kontseilu berria formalizatu da

Gainerako kontseiluekin homologatzeko eta merkatarien, ostalaritzaren eta Udalaren artean egindako lanean sakontzen jarraitzeko formalizatu da. 2019an, merkataritza eta ostalaritzako mahaia jarri zuten abian Errenteriako Udalak, Errenkoaldek, Errenteriako Merkatuko Merkatarien Elkarteak (EMKT), Ostari elkarteak, merkatari independenteen talde batek eta Oarsoaldea Garapen Agentziak. Lanerako eremu gisa sortu zen mahai hori, eta funtsezkoa izan da, Errenteriako Merkataritza Berrindartzeko … Jarraipena