Errenteriako mendebaldeko auzoak aztertzen dituen Bilduma aldizkariaren ale berria aurkeztu dute

Pasa den astean, azaroak 22, Bilduma udal aldizkariaren 31. zenbakia aurkeztu zuten udalbatzar aretoan. Ekitaldia alkateak berak, Aizpea Otaegi Mitxelenak, aurkeztu zuen, Euskararen egunaren egitarau zabalaren baitan kokatuta dagoena. Ondoren, Itsaso Larramendi Elexgarayk hartu zuen hitza, ale monografiko honen egileetako batek. Eguneroko bizitza eta harreman komunitarioen garapena. Errenteriako industrializazio garaiko etxebizitza-auzoetan obraren laburpena eskaini zuen … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, azaroak 28, asteartea, 18:30etan, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2023ko urriaren 31ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. (2023IUBA0012) 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak … Jarraipena

Herri hobea eraikitzen jarraitzeko agintaldi plana aurkeztu du udal gobernuak

Agustinak eraikin eraberritua txiki geratu da 2023-2027 agintaldirako planaren aurkezpenerako. 62 proiektuz osaturiko plana aurkeztu dute Udal Gobernuko kideek. “Herri hobea eraikitzen jarraitzeko bide orria” euren esanetan. Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Maite Gartzia eta Aitor Zorzano gobernu kideek dozenaka pertsona eta eragileren aurrean datozen lau urteetarako bide orria izango den agintaldirako plana aurkeztu dute. “Hobeto … Jarraipena

Errenteriako Udalaren erakunde adierazpena Emakumeen Aurkako Indarkeriaren aurkako Eguna dela eta

Hau da Errenteriako Udaleko talde politikoek adostutako erakunde adierazpena Emakumeen Aurkako Indarkeriaren aurkako Egunaren harira: GUZTIOK INDARTSUAGO INDARKERIARIK GABE 2023ko azaroaren 25 honetan gogora ekarri nahi dugu emakumeek, emakume izate soilagatik, askotariko indarkeriak pairatzen dituztela eguneroko bizitzan, eremu pribatu zein publikoan. Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa da, genero-desberdintasunen adierazpen larriena, botere-harreman desberdinetan eta emakumeen aurkako … Jarraipena

Merka Oiartzun bisitatu dute Udaleko eta tokiko hainbat eragiletako ordezkariek

Merka Oiartzun, Errenterian kokatuta dagoena, Euskal Herriko arrain banaketarako gunerik garrantzitsuena da. 35.000 m2ko azalera duen gunean 20 enpresa saltzaile baino gehiagok eta 100 langile inguruk egiten dute lan. Proiektuaren xehetasunak ezagutzeko eta sinergia berriak lantzeko, bisita egin dute aste honetan tokiko hainbat eragilek. Udalaren aldetik, bertan izan dira Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea, Leire Mazizior … Jarraipena

Bilduma aldizkariaren aurkezpena Udaletxeko Osoko Bilkuran

Bilduma udal aldizkariaren 31. alearen aurkezpena dela eta, lekua aldatu dela jakinarazi nahi du Errenteriako Udalak. Joxepa Anttoni anitzenean (Badalaben) izan beharrean, Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan egingo da gaur arratsaldeko 18:30etan. Azterlanaren zuzendari Itsaso Larramendik Koldo Mitxelena XV. Ikerketa Bekak irabazi zuen lana aurkeztuko du 45 minutuko hitzaldi batean. Bertan hobeto ezagutuko ditugu Alaberga, Galtzaraborda, … Jarraipena

Ekintza andana Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira

Azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Errenteriako Udalak sentsibilizazio-kanpaina jarri du berriro martxan mezu nagusi honekin: Guztiok indartsuago indakeriarik gabe. Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa da, genero-desberdintasunen adierazpen larriena, botere-harreman desberdinetan eta emakumeen aurkako bereizkerian oinarritzen dena. Beraz, egiturazko arazoa denez, kanpaina honekin azpimarratu nahi da urteko egun guztietan indarkeria matxistarik gabe bizitzeko … Jarraipena

Kirolaren Aholku Kontseiluan parte hartzeko deia zabaldu du Udalak

Errenteriako Udaleko Kirol Departamentuak legegintzaldi honetarako duen helburuetako bat Kirolaren Aholku Kontseiluaren jarduerari berriro ekitea da. 2016. urtean sortu zen erakunde hori, Udalaren kirol politika bultzatzeko tresna gisa. Aholku kontseilu honen helburua da herriko kirol eragileak biltzea, denon laguntzarekin agerian jartzeko herriak eta herritarrek dituzten beharrak, baita beharrezko baliabide eta ekimenak ere, behar horiei erantzuna … Jarraipena

Udalak harrera instituzionala egin dio Giza-Eskubideen Defendatzaileen Foru Ibiltariari

Mundubat fundazioak sustatutako Giza-Eskubideen Defendatzaileen Foru Ibiltariari harrera egin zion Errenteriako Udalak pasa den astean. Honduraseko Tommy Morales eta Kolonbiako Stanler López defendatzaileak alkatearekin eta gobernu taldeko ordezkariekin bildu ziren udaletxeko Pleno Aretoan. Errenteriako Udalaren izenean, Aizpea Otaegi alkatea, Maite Gartzia (Elkarrekin Podemos), Bernar Lemos (EH Bildu), Almudena de la Torre (PSEE) eta Elixabete Murua … Jarraipena

Udal Gobernuak agintaldi planaren aurkezpenera gonbidatu nahi ditu herritarrak

Azaroaren 24an, Agustinak eraikin berrian, datozen lau urteetarako proiektuak eta erronkak aurkeztuko ditu Udal Gobernuak arratsaldeko 18:00etan. Hilabeteetako lanaren emaitza herritarrekin partekatu nahi dute, plana bera herritarrekin eurekin garatzeko ondoren. Horretarako, aukezpenera gonbidatu eta izena emateko eskatu die herritarrei hurrengo helbidean: https://errenteria.eus/agintaldi-ekitaldia/ Hurrengo ostiralean, azaroaren 24an, lehenengo aldiz herritarrei ateak irekiko dizkie Agustinak eraikin berriak. … Jarraipena